Prentsa Aretoa

2018/09/13

Vitoria-Gasteiz mugikortasun alorrean toki mailan berritzeko eredu gisa aurkeztu du Izaskun Bilbaok Europan

Izaskun Bilbao Barandika EAJ-PNVko Eurodiputatuak Estrasburgoko parlamentuan aurkeztu du Vitoria-Gasteiz mugikortasun alorrean berritzeko laborategi iraunkor bihurtzeko proiektua, Europako Batasunean pertsonak eta merkantziak garraiatzeko sistemak toki esparrutik iraunkorrago eta jasangarriago egiteko jarduera eta programetarako eredu gisa

rss Ezagutzera eman
Vitoria-Gasteiz mugikortasun alorrean toki mailan berritzeko eredu gisa aurkeztu du Izaskun Bilbaok Europan

ARGAZKIA JAITSI

ALDEko presidenteordeak era berean gogoratu zuen arlo honetan ematen diren arazo nagusiak hirietan sortu eta konpontzen direla, eta hirien egitekoa indartzea aldarrikatu zuen mugikortasun sistema integratu batean garraioaren kudeaketa eraldatu behar duen Europako politikan. Arrazoi horiek gogoan adierazi zuen konbentzituta dagoela ekimen honek “babesa eta sostengua” aurkituko duela Europako Batasunean.

Jakina denez, iragan astean, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzálezek lankidetza hitzarmena izenpetu zuten  Vitoria-Gasteiz mugikortasunerako laborategi iraunkor bihurtzera begira. Ekimenak oihartzun handia izan du prentsa espezializatuan eta,zentzu honetan, Euskadiko hiriburuko azpiegiturak “Smart city” deritzon kontzeptuaren barruan eskaintzen ditu eta horri lotuta daude garraio arloko ezagutza eta industria aurreratua eta  Europa mailako mugikortasun berritzailerako jasangarritasun eta iraunkortasuna sustatzeko borondatea. Faktore horiek guztiak, Euskadiko hiriburua 2016an Europako “Green-capital” izendatua izan zela gogoan, erraztasunak emango dituzte era guztietako esperientziak hartzeko tokia antolatzeko eta esperientzia horiek guztiak monitorizatzeko,ebaluatzeko, hobetzeko eta hiri mota guztietarako kudeaketa eredu bihurtzeko.

Europako mugikortasun politikan hirien egitekoa indartzea eskatzeko  eta Euskaditik eginiko proposamena Europako Parlamentura eramateko ekimena Euroganberaren eztabaida baten barruan gauzatu da. Ekimenaren helburu nagusia izan da Batasun mailako mugikortasunaren etorkizunerako agenda bat egiten laguntzea. Parlamentuko ekimen hau István Ujhelyi diputatu hungariarrak koordinatua izan da.

ALDE taldeko presidenteorde eta Euskadiko eurodiputatuak mugikortasunari buruz egindako txosten honen edukia babestearekin batera aldarrikatu du  toki agintariak lehen unetik integratzea “garraioaren mundu mailako merkatuan eta bereziki garraio modu ezberdinak integratzeko prozesuetan, Europak daukan lidergo teknologikoari eutsi eta berrikuntza bultzatu behar duen lankidetza publiko-pribatuan”. Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri duenez “hiriak dira mugikortasun arazorik konplexuenak ebatzi behar diren esparrua. Mugikortasun berriak garapen gizatiarrago eta iraunkorrago batean izango duen eragin onuragarria da, jada, gobernu onaren eta garapen iraunkorraren faktore nagusienetako bat”.

 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU