Prentsa Aretoa
2019/01/22
GOFEk beste EPE bat deitu du, eta ezintasuna dutenen begiraleen, gizarte laneko eta psikologiako 77 plaza eskainiko dira
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2018ko enplegu publikoaren eskaintzako lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira. Agintaldi honetan deitutako hiru EPEen artean, guztira, 344 plaza eskainiko dira, eta foru erakundeko aldi baterako langileen tasa % 35etik % 12ra murriztuko da.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) enplegu publikoaren beste eskaintza bat abiaraziko du; lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira, seguruenera uda ostean. 2018ko EPEan guztira 77 plaza eskainiko dira. Horietatik 30 ezintasuna dutenen begiraleentzat dira, 29 gizarte lanaren kategoriakoak eta 17 psikologiakoak. Eta erizaintzako laguntzaile plaza bat adimen ezintasuna duten pertsonentzat dago gordeta.
Agintaldi honetan Arabako Foru Aldundiak onetsi duen GOFEren hirugarren enplegu eskaintza da; hain zuzen, 2016ko deialdian 80 plaza eskaini ziren, eta 2017koan, 187. Guztira 344 plaza, eta horrek esan nahi du foru erakundeko plantillaren herena berrituko dela.
Horixe iragarri du gaur goizean prentsaurrekoan Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak, eta, José Luis Alonso Quilchano GOFEko zuzendari kudeatzailea lagun zuela, erakunde autonomo horren azken EPEaren berri eman du, zeina bihar, ostiralarekin, Foru Gobernu Kontseiluak onestea aurreikusi baita.
iturria-fuente: arebapress.eus
Nabarmenak...
Araba
2025/09/25
Araba
2025/09/22
ABB
2025/09/13
ARTZINIEGA
2025/08/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22