Prentsa Aretoa
2019/04/05
Madrilen Euskal Talde indartsua izateak daukan garrantzia balioetsi du Mikel Legardak. Horren adibide dira aste honetan bertan gauzatu diren A-68-aren eta beste eskuduntzen transferentziak
“Hori da gure helburua Madrilen: eragile positibo izaten jarraitzea, ezberdintasuna markatzea, bat egitea eta ez kentzea, erabakigarri izaten jarraitzea, inoizko indarrik handienarekin, amarrurik gabe, agindu faltsurik gabe, Arabak eta Euskadik mugiarazten gaituelako”.
Argazkiak...
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Bere asmo nagusiak adierazi ditu gaur EAJ-PNVko diputatu Mikel Legardak gaur goizean EAJ-PNVk Arabatik Diputatuen Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko egin duen ekitaldian.
Berrautaketarako hautagaiak balioetsi du Madrilen Euskal Talde indartsua eratu ahal izatea, “ehun urtetan, 1918tik aurrera, talde jeltzaleak Madrilen egin duen lanak eta beti erakutsi dituen seriotasunak, negoziatzeko gaitasunak eta zintzotasunak ematen dioten abala duelako”.
“EAJ-PNVk ez du izarren beharrik, ez du ikuskizunetarako hautagairik behar”, esan du Legardak. “EAJk lan iraunkorra eta seriotasuna behar ditu, Euskadiri gauzak ondo joan dakizkion, bide horretatik hobeto joan dakion”, nabarmendu du.
Hurrengo legealdirako erronken aurrean aurreikusi du “politika konbultsu eta polarizatua” egingo dela eta EAJ-PNVk “erakundeen egonkortasuna eta egoera ekonomikoa, industria, sektore ekonomiko espezializatuak eta esportazioak hobetzea bilatuko dituela”. “Gure lanaren ildo nagusia izango da hori, aldi berean elkarlanean ari den eta elkarren kontra lehiatzen den mundu globalizatuan izango dugun abantaila”, azpimarratu du talde jeltzaleak A-28ko hauteskundeei begira aurreikusi dituen ardatz nagusiak banan-banan azaldu ondoren.
EAJ-PNVk Diputatuen Kongresurako Arabatik aurkeztuko duen zerrendaburua gaurko ekitaldian izan da Gorte Orokorretarako hautagaitza osatzen duten pertsonekin. Hitz egiteko izan duen tartean, Senaturako hautagai Almudena Otaolak baieztatu du arabarren ahotsa Madrilera iritsiko dela “soil-soilik” EAJ-PNVren eskutik.
ABBko presidente José Antonio Susok ekitaldian nabarmendu nahi izan du EAJ-PNVk herrialde honetan aurkeztuko dituen hautagaitzen balioa. “Aurpegi ezagunak, pertsona ezagunak Araban eta Vitoria-Gasteizen. Horietako askok erantzukizunak dituzte erakundeetan. Esperientzia daukate. Motibatuta daude beren bizitzan agertu den erronka berri honekin. Konpromiso sendoa hartu dute Herri honekin, Herrialde honekin. Konpromiso irmoa daukate hemen bizi diren pertsonekin. Azken finean, hautagairik onenak dira Madrilen Arabako herritarren alde dena emateko”, azaldu du. “Madrilera iristeko helburua duten beste hautagaiak ez bezala, EAJ-PNVren hautagaiak Madrilera joango dira eta astero etxera itzuliko dira. Elkarrizketaren tresna baliatuta,negoziatzera eta akordiorik onuragarrienak lortzera joango dira; eta itzuliko dira, aukera badute, Araba eta Euskadirentzako lorpenez betetako maletarekin”, esan du bere hitzaldiari amaiera emanez.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09