Prentsa Aretoa

2019/06/15

Berriro alkate izendatu dutelarik, Gorka Urtaranek esan du gasteiztar oro batzen dituen izendatzaile komuna izaten ahaleginduko dela

Gaur jabetu dira karguaz Udalbatzako kide berriak, osoko bilkuren aretoan; 27 zinegotzietatik 16 emakumeak dira

rss Ezagutzera eman
Berriro alkate izendatu dutelarik, Gorka Urtaranek esan du gasteiztar oro batzen dituen izendatzaile komuna izaten ahaleginduko dela

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Urtaran Gasteizko alkate izendatu dute gaur, 2019-23 aldirako. Alkatetzan emango duen bigarren agintaldian gasteiztar oro batzen dituen izendatzaile komuna izaten ahaleginduko dela hitzeman du. “Oso kontuan izango ditut ideologikoki askotarikoa den hiri baten aniztasun politikoa eta kezka zein nahi ezberdinak, pasio bera partekatzen baitugu: gure hiria, Gasteiz“, esan du inbestidura hitzaldian.

Ekitaldia hasteko, adin-mahaia osatu da, zeina zinegotzi adintsuenak, Gema Zubiaurrek, zuzendu baitu, kide gazteenak, Estibaliz Cantok (PSE-EE), eta Udalbatzaren idazkari nagusi Martin Gartziandiak lagunduta. Ondoren, Udalbatzako kideek kargua zin egin edo agindu dute. 27 zinegotzietatik 16 emakumeak dira. Gero, alkatea hautatzeko isilpeko bozketa egin da.

EAJ-PNVko Gorka Urtaran eta EH Bilduko Miren Larrionek, biak beren alderdietako hautagaitzen lehenengoak, aurkeztu dute hautagaitza. Bozketan Gorka Urtaran Agirre izendatu dute alkate, 13 boto jaso baititu: bere alderdi EAJk eta PSE-EEk emandakoak. Karguaren zina egindakoan, mahaiaren lehendakariak makila eta udalaren domina eman dizkio.

Alkate hautetsi gisa dagoeneko, Gorka Urtaranek esan du herritar ororentzat gobernatzeko asmoaduela, Eusko Alderdi Jeltzaleari botoa eman diotenentzat zein gainerako alderdi politikoen alde egin dutenentzat. “Ahaleginduko naiz batzen gaituen izendatzaile komuna izaten Gasteiz den proiektu partekatu honetan, eta superhiri europar bat osatzeko erronkan,bikaintasuna bilatzen duen eta bizi-kalitatean, lehiakortasun ekonomikoan eta iraunkortasunean erreferentea izan nahi duen superhiria”, adierazi du.

Bere lehentasunetako bat hiriaren modernizazioan inbertitzea dela azpimarratu du,ongizate maila handiagoak lortzearren. Ekonomia, industria eta enplegua ere oinarrizko ardatzak izango ditu, funtsezko elementuak baitira Europan lehiatzeko. “Gure hiriaren etorkizuna euskal eredu ekonomikoan oinarritzen jarraitu behar dugu, lau hanka hauetan: industria, inbertsioa, berrikuntza eta nazioartekotzea. Enplegu duina eta egonkorra sortzea da nire helburua”, erantsi du.

Orobat, iraunkortasunak markatuko du agintaldi hau. “Guztiz inplikatuta gaude Nazio Batuen 2030 Agendarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin. Ez gara alferrik helburu horietan betetze maila handiena duten hirietako bat Estatuan”.

Helburu horiek guztiak betetzeko, alkateak badu estrategia partekatu bat, Gasteizen indarguneetan oinarritzen dena: aurreko agintaldian abiarazitako 202strategia. “Planak, proiektuak eta jarduerak ditugu, eta horiek osatzen dute gure agenda, Gasteizko agenda, Gasteiz eta gure etorkizuna muinean duena”, azpimarratu du Gorka Urtaranek. Agenda horretan hainbat mugarri agertzen dira: abiadura handiaren etorrera; hiriko 28 auzoak; Mendizorrotzeko futbol-zelaia eraberritzea; tranbia hegoaldera, Salburura eta Zabalganera hedatzea; autobus elektriko adimentsua ezartzea; Senda ibilbideko auditoriuma; Principal antzokia eraberritzea; Merkataritza Saila sortzea; Gasteiz Convention Bureau birmoldatzea… “Agenda horretan funtsezkotzat jotzen dira gizarte-integrazioa eta -kohesioa, beharrezko osagaiak baitira gure ongizate eta bizikidetzarako”.

“Gaur etapa berri bati ekingo diogu. Etapa horretan, elkarrizketak, ulermenak eta adostasunak izan behar dute nagusi. Berebiziko ahaleginak egingo ditut Udalean gobernua-oposizioa dikotomiaren ordez gobernua-lankidetza bikotea nagusitu dadin”.Gainerako alderdiei zuzendu zaie, eta hau esan: “hitz ematen dut zuek guztiok aintzat hartuko zaituztedala, elkarrizketaz eta adostasunaz baliatuz, zuen ekarpenak kontuan izango ditudala, ahaleginak koordinatuko, eta lankidetza eta ulermen giroa sustatuko.Batzeko eta elkarlanean aritzeko unea da“. Azkenik, alkateak zin  egin du dedikazioz, leialtasunez, zintzotasunez, gardentasunez eta gertutasunez lan egingo duela, betiere gure hiriaren interesak defendatuz.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU