Prentsa Aretoa

2020/07/07

EAJ-PNVren alde bozkatzeko deia egin dio Ortuzarrek Arabari, "Vox-eko fatxak Eusko Legebiltzarretik kanpo uzteko"

EBBko presidenteak kanpainaren azken txanpa honetan ekarri du gogora Espainiako ultraeskuindarrekoak Legebiltzarretik kanpo uzteko “erronka polita”. Azken inkesten arabera, talde jeltzaleari kendu ahal dio Arabako Herrialdeari dagokion 25. eserlekua

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Inkestarik egin ez den kanpainako lehen egunean, Andoni Ortuzarrek gogora ekarri du atzo bertan argitaratu zena, Arabako herritargoari proposatzeko Ortuzarrek berak “erronka polita” izenez deitu duena eta “Vox-eko fatxak Eusko Legebiltzarretik kanpo uztea” helburu duena. Gaur arratsaldean Langraizen egin den ekitaldi politikoan, Euzkadi Buru Batzarreko buruak gogoratu du atzo ´EiTB Focus´-ek ezagutzera eman zuen inkesta, Arabari dagokion 25. eserlekua EAJ-PNVren eta Espainiako ultraeskuindarren artean erabakiko dela aurreikusi duena. “Ez didazue esango erronka polita ez dela: fatxak kanpoan uztea eta gure Legebiltzarra ultra, xenofobo eta matxistetatik libre geratzea. Lortu egin behar dugu”, baieztatu du Ortuzarrek. Jose Antonio Suso Araba Buru Batzareko presidenteak Arabako lehen sektorearen garrantzia aldarrikatu du “funtsezko aktiboa da balio kulturalak, sozialak eta ingurumenekoak transmititzeko elementu gisa”. Ekitaldia ireki du Miren Santamaríak, Erribera Beitiako alkate jeltzale eta U-12ko hauteskundeetarako hautagaiak. Santamariak gaurko ekitaldian gogoratu eta txalotu du Iñigo Urkulluk energia berriztagarriekin eta Arasurrekin hitzeman duen konpromisoa.

Inkesta horrek planteatzen dituen emaitzetan oinarrituta jeltzaleek egin dituzten kalkuluen arabera, 250 botoetakoa da EAJ-PNVk Vox-ekoei ateratzen dien aldea azken eserleku hori lortzeko. Lehena izango litzateke ultraeskuindarrentzat eta hamargarrena EAJ-PNVrentzat, eta d´Hont sistema aplikatzean, talde jeltzaleari derrigortzen zaio Vox-ek atera beharko lukeen boto bakoitzeko 10 ateratzea, errenta horri eusteko. “Beraz, are babes handiagoa behar dugu Herrialde hau Vox-etik babesteko”, esan du Ortuzarrek. “1.500 boto gehiago ateratzeko helburua markatzen badugu, Vox Parlamentutik kanpo geratuko litzateke”. Horregatik, buru abertzaleak etxerako lanak bidali dizkie Arabako alderdikideei hemendik eta igandera arte: “Zuen herrikide eta lagun guztiek argi izan dezatela EAJ bozkatzen badute, Vox-ek zero aterako duela. Eta, esan, mesedez, botoa ematen ez badute, gerta daitekeela Arabaren ordezkaritza egotea herri honetan eta demokrazian sinesten ez duen baten eskuetan. Ezin dugu onartu. Mesedez, zuetako bakoitzak, boto pare bat gehiago lortu behar du. Bi boto gehiago Arabaren duintasunaren alde. Bi boto gehiago fatxak kanpoan uzteko. Lortu egin behar dugu. Arabari zor diogu. Demokraziari zor diogu”, erreklamatu du Ortuzarrek.

EBBko presidenteak era berean azpimarratu du U-12koak izango direla “azken berrogei urteetako hauteskunderik garrantzitsuenak”; eta, berretsi du “Jaurlaritza indartsua” beharko dela “Lehendakariaren lidergo sendoarekin eta,oztopoak jarri beharrean, Jaurlaritzari lagunduko dion Legebiltzarrarekin”, “larrialdi ekonomikoan gaudelako eta egoera horretatik atera behar dugulako lehenbailehen eta ahal dugun ondoen”. Urkulluk eta EAJ-PNVk eskaintzen dituzten berme eta ziurtasunen aurrean, jeltzaleen buruak euskal hiritarrei ohartarazi die “errezeta magikoen apostoluen kontra, den-dena zergak igotzearekin edo jaistearekin konpontzen dutenen kontra, direnak eta ez direnak erreklamatzen dituztenen kontra. Hitzematen duena betetzerik izango ez duela dakienak baino ez ditu halako ahoberokeriak botatzen”. “Botoa eman baino lehen”, amaitu du Ortuzarrek, “pentsatu apurtxo batean eta hautagaitza guztiak baloratu. Eta, galdera hau egin ezazue: Nori utziko diozue etxeko giltza, kanpoan zaudetenean gorde dezan? Erantzuna argi baino argiagoa da: konfiantza, segurtasun eta esperientzia handiena duenari. Ba, hori, herri honetako giltza eskurik onenetan egon dadin, eman botoa Iñigo Urkulluri. Lehendakari arduratsua. Denontzat gobernatuko duen Lehendakaria. Zintzotasunez, eskuzabaltasunez, gauzak bide onetik eramanez”.

Jose Antonio Susok lehen sektoreari zuzendutako mezua luzatu du, Herrialdearentzat funtsezkoa dela gogoratuz. “Araba ezin liteke ulertu lehen sektore sendo eta berritzailerik gabe, aberastasuna eta enplegua sortzen baititu. Ezinbesteko aktiboa da balore kultural, sozial eta ingurumenekoen transmisore gisa. Etxealdi honetan, lehen sektoreak erakutsi du ezinbestekoa dela”. Arabako hautagaiak gogoratu du EAJ-PNV izan zela etxealdi garaian Trebiñuz oroitu zen bakarra “probintziak jarduketa unitate gisa berreskuratzen zituen” dekretutik atereaz eta barrendegiak deseskalatzea Arabaren erritmo berean egitea ahalbidetuaz.

Ekitaldia hasteko hitzak esan ditu Erribera Beitiako alkate eta U-12rako Arabako hautagai Miren Santamariak, eta  gaurko ekitaldian gogoratu eta txalotu du Iñigo Urkulluren Exekutiboak eskualde osoan energia berriztagarriekin lotutako proiektuak instalatzearekin eta Arasur sustatzeko eta bultzatzeko ekimenarekin hitzeman duen konpromisoa.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU