Prentsa Aretoa
2021/06/23
EAJ-PNVk positiboki baloratzen du Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza-hitzarmena memoriaren arloan
Estefanía Beltrán de Herediaren esanetan, bai akordio hau bai egiten ari diren lan guztia "elkarbizitza demokratikorako urratsak dira".
Senatuko EAJ-PNVko bozeramaile den Estefania Beltran de Herediak positibotzat jo du gaur Euskadiren, Nafarroaren eta Gogora Institutuaren arteko lankidetza hitzarmena. Ezagutzera emateko egindako tramitean adierazi duenez, biktimei arreta emateaz, haiek aitortzeaz, erreparatzeaz eta haien ahotsa entzuteaz gain, beharrezkoa da "hezkuntza-programak eta bizikidetza-prozesuak garatzea", eta horri buruz hainbat urrats eman dira Euskadin, biktimei zeregin garrantzitsua emanez. "Hitzarmen hau eta egiten ari diren lan guztia elkarbizitza demokratikorako urratsak dira", gaineratu du.
Hitzarmenaren lan-eremuak hauek dira: memoria, biktimentzako arreta, bizikidetza, giza eskubideak eta aniztasuna, "pertsonaren duintasuna eta giza eskubideak sustatzea errespetatuz; indarkeria arbuiatuz eta ez legitimatuz, edozein ideia edo proiektu defendatzeko bitarteko gisa; egia, justizia eta biktima guztien erreparaziorako eskubidea defendatuz; eta bake-kultura eta errespetuaren, bizikidetzaren eta demokraziaren balioak sustatuz".
Beltran de Herediak deitoratu egin ditu hainbat taldek euskal eta nafar gizartearen gehiengoak eta bertako parlamentuek babestutako akordio bati egindako kritikak, eta adierazi du aipatutako esparruetan lan egiteari uko egitea "errealitatearen eta gure gizartean sufrimenduaz gain zauri irekiak utzi dituen iraganaren aurrean begiak ixtea" dela. "Eta min handiagoa ematen du biktimak interesdun horrentzat erabiltzen direnean”. Gaineratu duenez, “ez litzateke ulertuko hainbeste sufrimenduri buruzko leziorik ez ateratzea".
Halaber, giza eskubideak oinarri dituzten hezkuntza programa horien balioa azpimarratu du, "beste urraketa eta gatazka sozial batzuei aurre egiteko ere balio baitute; ideologia edo estatu arrazoi bat bera ere giza duintasunaren gainetik ez dagoela ikasteko. Muturrekoei eta gorrotozko diskurtsoei aurrea hartzeko ere balioko du", gaineratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
Europako Legebiltzarra
2024/05/22