Prentsa Aretoa
2023/10/31
EAJ-PNVren EBBren adierazpena Ekialde Hurbilean egun ematen ari den sekulako indarkeria egoeraren aurrean
Erabat gaitzesten dugu Hamásek Israelgo biztanleriaren kontra egin duen eraso basatia. Esandako eraso horretan Hamásek bahitu dituen pertsona guztiak berehala eta baldintzarik gabe askatzea erreklamatzen dugu.
Halaber, erabat gaitzesten dugu Israelek Gazako lurraldean abian jarri duen eraso militar indiskriminatua, nazioarteko araudia urratzen baitu eta Gazako biztanleria zibila arrisku larrian jartzen baitu, baldintza guztiz bidegabeetan jartzeaz gain. Era berean, txarresten dugu Hamásek biztanleria israeldarraren kontra koheteak jaurtiki izana, eta erreklamatzen dugu arma bidezko erasoak berehala eten daitezela eta su eten iraunkorra aldarrikatua izan dadila.
Kezka handiz ikusten dugu eskualde osoan indarkeriak gora egin duela, eta Nazio Batuen erakundeari, Europako Batasunari eta nazioarteko komunitate osoari eskatzen diegu berehala eta erabakimen osoz gatazka honen konponbidean esku har dezatela gatazka geldiarazteko eta Israel eta Palestinako herrietan eragiten ari den sarraskiari amaiera emateko.
Tartean diren eragile guztiak premiatzen ditugu atzerapenik gabe eta atsedenik gabe bakea lortzeko lana egitera, NBEren Ebazpenetan oinarri harturik. Nazio Batuei eta EBri eskatzen diegu erabakimenez jardutea biztanleriaren sufrimenduari amaiera emateko, mugak zabalduz laguntza humanitarioa bideratzeko plana berehala abian jartzeko eta su eten iraunkorra ahalbidetzeko.
Gertakari odoltsu hauen aurrean ezinbestekoa da gatazkaren konponbide iraunkorra, israeldarren eta palestinarren bizikidetza baketsua ahalbidetuko duena, Israelgo muga seguruetan eta Palestinako herriak Estatu burujabe bat sortzeko duen eskubidean oinarrituta.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09