Berriak
EBB
2016/02/15
Euzkadi Buru Batzarrak bere lehen bilera ospatu du Sabin Etxean
Iruñean ospatutako Batzar Nagusitik irten den Euzkadi Buru Batzarrak agintaldi berriari eman dio hasiera oraingo egoera politikoa aztertuz
EBB
2016/02/14
Nafarroa, EAE eta Iparraldearen bideek “askatasunerako etorbidean bat egin dezaten” lan egiteko konpromisoa hartu du Ortuzarrek
EAJ-PNVren burua izateko, aho batez, berrautatua izan ondoren, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak dio “ohoratuta eta harro” sentitzen dela, “zorretan, 77tik hona, EAJren urratsak gidatu dituztenekin”
EBB
2016/02/09
EAJ-PNVk eta EH Bilduk EUDEL eguneratu eta modernizatzeko akordioa adostu dute
- Erakundearen estatutuak eguneratzeari ekingo zaio - Ondoren, EH Bildu zuzendaritza organoetan sartuko da une honetan udaletan duen ordezkaritzaren arabera - EAJ-PNVrentzat, “denok parte hartuko duten udal mailako elkarte berriaren abiapuntua” izango da - “Ezberdintasunak gainditzeko unea da eta euskal udalek elkarlanean has daitezen, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak indartzeko”, esan du Koldo Mediavillak, EBBren Arlo Instituzionalaren burukide arduradunak
EBB
2015/12/20
EAJ-PNVrena izango da Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik handiena izango duen euskal taldea
Talde jeltzalea 5 diputatu izatetik 6 izatera igaroko da: “Kanpainan esan ziguten moduan garrantzirik gabeak izan beharrean, gure eserlekuek indar politiko esanguratsua izango dute” baieztatu du Ortuzarrek.
EBB
2015/12/18
Urkulluk eta Ortuzarrek abertzale guztien botoa eskatu dute “Madrilen egin dugun eta egingo dugun guztia aldezteko”
EAJ-PNVk amaiera emateko mitina egin du Bilboko Areatzan, musika, festa eta ilusio giroan ehunka alderdikide elkartu diren ekitaldian
EBB
2015/12/13
Urkulluk eta Ortuzarrek ohartarazi dutenez, Rajoyren lau urte ezin okerren buruan, Araba eta Euskadirentzako arriskua “PP eta Ciudadanos taldeen arteko itunak” dakar
EBBren presidenteak Alonso eta Marotoren zinismoa salatu du, udal hauteskundeetarako kanpainan “sigla eta kaioa ezkutatzen” zutelako eta orain Madriletik paseatzen direlako “María Teresa Camposen telebista saiora joatearren Ministroen Kontseilua bertan behera uzten duen Mariano Rajoyrekin”.
EBB
2015/11/16
EAJ-PNVk ere parte hartu du Pariseko atentatu terrorista gaitzesteko egin den bost minutuko isilunean
Herri ordezkari eta barne kargudun jeltzaleek euskal erakundeetan egin diren elkarretaratze isiletan parte hartu dute
EBB
2015/11/15
‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa‘, “inoiz baino gehiago, euskal hiritarrok gure etorkizuna jokoan izango dugun hauteskundeetarako goiburua”
Andoni Ortuzarrek Durangon baieztatu duenez EAJk ez du “Espainian gobernatzea bilatzen” baizik eta “gurea defendatzea”. “Rajoy, Sánchez, Rivera eta Iglesiasen ardura Espainia da; Euskadi da gurea”.
EBB
2015/11/10
EAJ-PNVk oroimen anitza eraiki beharra aldarrikatu du,iraganeko izuak ez errepikatzeko berme gisa
Ordezkari jeltzaleak euskal erakundeek gaur "Oroimenaren Eguna" ospatzeko egin dituzten ekitaldi guztietan izan dira "bizi izandakoaren mina gogoratzeko, salbuespenik gabe biktima guztiak gogoratzeko eta iraganeko izuak ez errepikatzeko"
EBB
2015/10/06
Euzkadi Buru Batzarraren agiria Andaluziako Presidente andreak egindako adierazpenen aurrean
Andaluziako Presidente andre eta Andaluziako Alderdi Sozialistako Idazkari Nagusi Susana Díazek, Itun Ekonomikoa, Kupoa eta euskal hiritargo osoaren solidariotasuna auzitan jarriz egin dituen adierazpenen aurrean, EBB honek zera adierazi nahi du:
EBB
2015/09/18
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak hurrengo Hauteskunde Orokorretarako behin betiko zerrendak onartu ditu
Jeltzaleen erakunde gorenak oniritzia eman die gaurko batzarrean VII. Batzar Nagusirako eta EBB eta Herrialde Buru Batzarrak aukeratzeko prozesuetarako aurreikusi diren barne egutegiak
EBB
2015/07/19
EAJ-PNV “apaltasun osoz” agertu da euskal gizartearen zerbitzura, eta bere sorreraren 120. urteurrenean Euskadi “adostasunaren oinarri gainean” eraikitzeko konpromisoa berretsi du
EBB-ren presidente Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkullu Lehendakariak, jatorriari sexuari, ideologiari edo erlijioari begiratu gabe, euskal herritar guzti-guztiekin hartutako konpromisoa berretsi dute gaur Gernikan, erakundeetako ordezkaritza zabalaren aurrean eta beren lekukotasuna eskaini duten 2.500 alderdikide eta alderdizaleren aurrean egin den ekitaldian.