Berriak
Arabako Foru Aldundia
2020/02/03
Arabako Foru Aldundiak berritu du Aspacerekin zuen lankidetza, garun paralisia duten pertsonen senideei atsedena eman ahal izateko
Arabako Foru Aldundiak, GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, garun paralisia duten pertsonekiko konpromisoa tinkotu du, zenbait lankidetza hitzarmen berritu ostean Aspace - Garun paralisiaren eta antzeko Gaitzen Elkartearekin, besteak beste, eraginpekoen familiei atseden emateko aisialdi programa. Foru aldundiak aurten, guztira, 306.000 euro emango dizkie erakunde horrekin dituen hiru hitzarmenei.
Arabako Foru Aldundia
2020/01/23
Gizarte Politiken Sailak berrantolatu egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzak
Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak iragarri duenez, aldaketa batzuk egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzetan. Hala, bi zerbitzu eskainiko dira: lehenengoak pertsona desgaituen beharrak aseko ditu, eta bigarrenak —berriak, alegia— Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroak mendekotasuna duten pertsonentzat aurreikusten duena beteko du.
Arabako Foru Aldundia
2020/01/18
Ramiro Gonzalez: “Hainbat eragileren itun honekin, garapen jasangarriaren aldeko sare zabal sendo bat eratu nahi dugu Araban”
Arabako diputatu nagusiak parte hartu du Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Ituna 2030en lan jardunaldian. Hartan lurraldeko berrogeita hamarren bat entitate sartuta daude
Arabako Foru Aldundia
2020/01/07
Arabako Foru Aldundiak laguntzak emango dizkie berdintasun, lankidetza eta kulturartekotasun jarduerak garatzen dituzten 121 proiekturi
Guztira, 711.971 euro emango zaie 2019an lurraldeko elkarte, irabazteko xederik gabeko erakunde, udal eta kuadrillek sustatutako proiektuei
Arabako Foru Aldundia
2020/01/02
Foru Aldundiak linea elektrikoak konpondu nahi ditu, Bonelli arranoaren mehatxu nagusia izaki
Arazo honetaz kontzientziarazteko, Ingurumen Sailak bideo bat editatu du eta esteka honetan deskargatu daiteke: Bonelli Arranoa Aldundiak lortu du enpresa elektrikoak arazo honetaz sentsibilizatzea eta lineak konpontzen hastea, halaxe egin baita Life Aquila Europako proiektuaren bidez sartutako arranoek maiz kokagunetzat erabiltzen dituzten zenbait gunetan.
Arabako Foru Aldundia
2019/06/14
% 3,4 hazi da Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa metatua
Maiatzera bitarteko dirubilketa metatuaren zenbatekoa 754,7 milioi euro da
Arabako Foru Aldundia
2019/06/12
Araba Euskaraz hasi da Arabako Foru Aldundian
Ramiro González diputatu nagusiak harrera egin die gaur Armentia Ikastolako arduradunei. Igande honetan izango da Arabako ikastolen hitzordu nagusia Vitoria-Gasteizen
Arabako Foru Aldundia
2019/06/11
KulturAraba Bulegoak bere ateak irekitzen ditu berriro Arabako kultur sektoreko kideei aholkuak emateko
Vitoria-Gasteizeko Udalak eta Laboral Kutxak bat egiten dute Aldundiarekin proiektu honi jarraipena emateko
Arabako Foru Aldundia
2019/06/07
Arabako Foru Aldundiak desgaitasuna duten pertsonentzako banakako laguntzen deialdiko zuzkidura handitu du
GOFEk 368.900 euro bideratu ditu aurtengo deialdirako, 2018an baino % 6 gehiago. Eskaerak aurkezteko epea ireki da eta irailaren 15ean bukatuko.
Arabako Foru Aldundia
2019/06/05
Abian jarriko dira Gorbeiako parke naturalaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak
Datorren igandean, Araba eta Bizkaitik jendea batera igoko da tontor mitiko horretara. Programak jarraipena izango du ekainaren 21ean, non denentzako jarduerak egongo baitira, hala nola antzezlana eta larre loretsuen lehiaketa bat. Denboraren kapsula bat ere lurperatuko da, 2044an irekiko dena
Arabako Foru Aldundia
2019/06/03
Foru aldundiak 540.000 euroko laguntza emango die berdintasun, lankidetza eta kulturartekotasun jarduerak sustatzen dituzten elkarteei
Epea ireki da irabazteko xederik gabeko elkarteek eskaerak aurkez ditzaten
Arabako Foru Aldundia
2019/01/22
GOFEk beste EPE bat deitu du, eta ezintasuna dutenen begiraleen, gizarte laneko eta psikologiako 77 plaza eskainiko dira
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2018ko enplegu publikoaren eskaintzako lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira. Agintaldi honetan deitutako hiru EPEen artean, guztira, 344 plaza eskainiko dira, eta foru erakundeko aldi baterako langileen tasa % 35etik % 12ra murriztuko da.