Berriak

Arabako Foru Aldundia

2018/12/27

Arabako Foru Aldundiaren mende dauden liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean integratu dira eta jada 6.575.212 funts ditu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Lunak gaur goizean sinatu dute akordioa, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Arabako Foru Aldundia

2018/12/26

Arabako Ogasunak amatasun prestazioengatiko lehenengo itzulketak egingo ditu gaur

Gaur goizean bertan ordainduko dizkie 2,3 milioi euro 2013. urtean prestazioa jaso zuten 1.403 amari Gainerako itzulketak 2019ko maiatz amaiera baino lehen egingo dira, pixkanaka

Arabako Foru Aldundia

2018/12/19

Aldundiak Aiaraldeko eta Gorbeialdeko eskualdeen eta Gasteizen arteko autobus loturak hobetuko ditu

Zerbitzu zuzenagoak jarriko ditu Laudio eta Gasteiz artean. Murgia eta Izarrarako maiztasunak ere areagotuko ditu

Arabako Foru Aldundia

2018/12/17

Aldundiak Ondategi eta Gopegiko araztegi berria amaitu du, Araban iragazki berde bertikalen bidez funtzionatzen duen lehena

Ia 700.000 euroko inbertsioa izan duen instalazioak arazketa hobetuko du eta Apodakako akuiferoaren kutsadura murriztuko

Arabako Foru Aldundia

2018/12/13

Foru Aldundiak asmoa du lau urtean bikoizteko Gasteizen adinekoentzako egoitza plazak beste 118 plaza berrirekin

Asmoa du 25,3 milioi euroko inbertsioa egiteko 2022 arte. 28 plaza berriak sartuko dira, datorren urtean martxan jarriko direnak; bai eta ekitaldi bakoitzean erantsiko diren 30 plazak ere Marian Olabarrieta diputatuak espero du Arabarren egoitza gunearen eta egoitza pribatuekin plazak hitzartzearen artean planifikatu diren 228 plazek balio izango dutela erantzuteko epe motz eta ertaineko eskariei

Arabako Foru Aldundia

2018/12/12

Foru Aldundiak omenaldia egingo die bihar babesgabetasun egoera larrian dauden haurrak hartzen dituzten Arabako familiei

Egun, guztira, 83 familiak hartzen dituzte gurasoek zaindu ezin dituzten 109 adingabe 14 gaztek hemezortzi urte bete dituzte eta harrera ondoko programan daude; beraz, harrera familiekin bizi dira oraindik ere

Arabako Foru Aldundia

2018/12/07

Arabako Foru Aldundiak naturan utzitako zaborra biltzeko herri mobilizazio bat bultzatzen du

Ingurunea elkarlanean garbitzeko hitzorduetako bat hilaren 15ean izango da Lezen, eta bestea 16an Gorbeian, eta hiru helburu izango dituzte: herritarrak kontzientziatzea, Arabako Natura 2000 Sareko naturagune babestuetatik hondakinak kentzea eta biodibertsitatean duten eragina ezagutzea

Arabako Foru Aldundia

2018/11/26

Sei ibilgailu egokitu berrik Arabako eguneko arretarako landa zentroak erabiltzen dituzten adinekoak ekarri eta eramango dituzte

Gurutze Gorriak EALZetarako garraiobide egokituaren zerbitzuan erabiltzen dituen ibilgailuak finantzatu ditu Foru Aldundiak

Arabako Foru Aldundia

2018/11/23

Baliabide ekonomiko urriak dituzten pentsiodunen energia gastua diruz lagunduko du Arabako Foru Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak bihar zabalduko du energia gastua finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko hogei eguneko epea. Laguntza horiek 75.000 euroko zuzkidura daukate, eta Arabako Popularrak taldearekin 2018ko aurrekontuetarako lortutako itunaren ondorio dira.

Arabako Foru Aldundia

2018/11/13

Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontua zifra historikoetara iritsi da: 517,12 milioi euro, iaz baino % 7,5 gehiago Sail guztietan egin du gora, baina nabarmentzekoak dira toki erakundeen finantzaketan izandako gorakada —275 milioi euro (+% 10)— eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderako aurrekontua, 212 milioi eurotik gorakoa (+% 4,12)

Arabako Foru Aldundia

2018/11/12

Villanañeko kolektoreko lanak otsailean amaituko dira, eta hango isuriak Gaubeako araztegian tratatzea ahalbidetuko dute

Esku hartze horri esker, Omecillo ibaiaren egoera ekologikoa hobetuko da; hain zuzen, ibai hori naturagune babestua da, eta Arabako Natura 2000 Sarearen barruan dago Agintaldi honetan, Aldundiak guztira 26 isurketagune zuzenduko ditu (haietako 18 Gaubean), eta behar bezala araztu gabeko urak Arabako ibaietara isurtzeari utziko zaio

Arabako Foru Aldundia

2018/11/08

Arabako Foru Aldundiak beste sei gela berri egin ditu garapen nahasmenduak dituzten haurrentzako Arreta Goiztiarreko Zentroan

Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua zentroan izan dira gaur. Ekipamendu horretan artatu diren 0 eta 6 urte bitarteko haurren kopurua bikoiztu egin da azken bi urteotan

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU