Prentsa Aretoa

2018/10/25

“Fresarabak erakutsi du Araban ere badagoela modua aitzindari izateko nekazaritzan”

Ramiro González Arabako diputatu nagusia Antezanara joan da gaur goizean, han baitago Fresaraba enpresa, Araban laborantza horretan –ez beste ezertan– jarduten den bakarra.

rss Ezagutzera eman
“Fresarabak erakutsi du Araban ere badagoela modua aitzindari izateko nekazaritzan”

ARGAZKIA JAITSI

“Ustiategi aitzindaria da hau Araban, eta enpresa honek erakusten du badagoela labore berritzaileen eta ezohikoen aldeko apustua egiteko aukera gurean, eta ospe ezin hobearekin gainera", azaldu du foru agintari gorenak.

Gonzálezek nabarmendu egin du marrubiaren balio erantsia, beti eritasun kardiobaskularren prebentzioarekin eta zahartzearen kontrako gaiekin lotua, baina, batez ere, eskualdeetan ––hala nola Arabako haranetan–– eragiten dituen enplegu eta dibertsifikazio aukera era askotakoak nabarmendu ditu. “Ustiategi hauek nekazaritzako sail txikiak behar dituzte errentagarri izateko, eta hori aukera handia izan daiteke sektore horretan hasi nahi duten gazteentzat, eta are landa ingurunean populazioa finkarazteko ere”, adierazi du; “gainera, badu ingurumen alderdi garrantzitsu bat, ez bakarrik erabiltzen dituen produktuengatik baizik eta gertuko merkatuetan merkaturatzen eta banatzen direlako ere bai, eta horrela karbono lorratz txikiagoa eragiten delako”. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU