Alderdi Eguna 2026

Prentsa Aretoa

2026/10/02

ABBk eta Gasteizko Buru Batzarren Artekoak EAJ-PNVren Gasteizko bozeramailetza Sonia Díaz de Corcueraren esku utzi dute eta Iker González de Garibayk zinegotzi kargua hartuko du

Egungo Kultura eta Hezkuntza zinegotzia lehen alkateordea izango da

rss Ezagutzera eman
ABBk eta Gasteizko Buru Batzarren Artekoak EAJ-PNVren Gasteizko bozeramailetza Sonia Díaz de Corcueraren esku utzi dute eta Iker González de Garibayk zinegotzi kargua hartuko du

ARGAZKIA JAITSI

Araba Buru Batzarrak eta Gasteizko Buru Batzarrren Artekoak erabaki dute Sonia Díaz de Corcuerak, gaur egun Kultura eta Hezkuntza zinegotzia denak, bere gain hartzea EAJ-PNVren udal-taldearen bozeramailetza Gasteizko Udalean. Era berean, Iker González de Garibay zinegotzi jeltzale berria izango da Gasteizko Udalean.

Beatriz Artolazabalek zinegotzi-aktari uko egin dio gaur goizean ospatu den Osoko Bilkura berezi batean. Artolazabalek aro berri bati ekingo dio orain, senatari autonomiko eta Senatuko Euskal Taldearen bozeramaile gisa.

Díaz de Corcuera lehen alkateordea ere izango da, Artolazabalek orain arte betetzen zuen ardura.

Iker González de Garibay Informazio Zientzietan lizentziaduna da, Kazetaritza espezialitatean, EHUn, eta Ondare Kudeaketako masterra du Bartzelonako Finantza Ikasketen Institutuan. Bere ibilbide profesionala hainbat arlotan garatu da: komunikazioan eta kazetaritzan, finantza-aholkularitzan, merkataritza-zuzendaritzan eta marketinean. 18 urtez Baskonia-Alavés Groupen lan egin zuen, eta marketinarekin, babesen kudeaketarekin eta Erantzukizun Sozial Korporatiboarekin lotutako hainbat ardura hartu zituen bere gain.

2022tik aurrera, kirol-coach gisa, exekutibo gisa eta prestatzaile gisa lan egin du, eta kirol-profesionalekin eta erakunde publiko eta pribatuekin lan egin du.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!