Berriak
BERRIA
2005/11/17
Gerenabarrena: "PSE alderdiak Araban duen politika eskizofrenikoa dirudi"
Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren lehendakariak aditzera eman duenez PSE-EE alderdiak Araban mantentzen duen politika "eskizofreniarik absolutuenera hurbiltzen da" eta Arabako sozialistei eskatu die "mezu argia manten dezaten eta egun bakoitzean gauza ezberdinak esan ez ditzaten".
BERRIA
2005/06/28
Gasteizko EAJk Nekazal Gunerako Eskualde Batzordea eratzea eskatzen dio PP alderdiari
Gasteizko EAJ Udal taldeak PP alderdiari eskatu dio berehala Nekazal Gunerako Eskualde Batzordea era dezan. Unai Grajales Gasteizko Udalean EAJren zinegotziak aditzera eman duenez "Gasteizko Udalean Hiritarren Parte Hartzerako Araudia onartu denetik zazpi eskualde batzorde sortu dira; herri-guneko sei guneei eta nekazal guneari dagokiona. Hala ere, azken hau ez da eratu eta horretarako asmorik ere ez dago".
BERRIA
2005/06/03
EAJk Gasteizko Auditorioa Lakuan eraikitzea proposatu du
Gasteizen auditorioa eraikitzeko proiektuak duen blokeoa gainditzeko Eusko Alderdi Jeltzaleak egitasmoa Euskaltzaindia plazara eramatea proposatu du eta orain arte Alfonso Alonso alkateak defendatu duen Gastela atariko orubearen aukera errefusatu egin du.
BERRIA
2005/06/02
Gasteizko Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak bere elkartasuna adierazi die Caballitoren gatazka jasaten duten langileei
Unai Grajales, Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen taldeko zinegotzia, Pferd Rüggeberg (Caballito) enpresako langileak Zaramagako pilota-lekuan egiten ari diren itxialdi eta borondatezko barauaren hasierara joan da.