Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

BERRIA

2006/03/16

EAJk Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak besteren laguntza behar duten adinekoei laguntzeko Langraizen erabili gabe dagoen eraikin bat xedatzeko eskatu dio Aldundiari

Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak mozio bat erregistratu du, eta mozio horretan Aldundiari planteatu dio Langraizen alogeran emanda daukan eta “egunera arte erabilera ezagunik ez duen” eraikina besteren laguntza behar duten adinekoei laguntzeko egitaraua zabaltze aldera aprobetxatzeko, erakin horretan egotaldi laburrak egiteko egitaraua taxutuz.

BERRIA

2006/03/15

Gasteizko EAJren Udal Taldeak kaleko heziketa programaren gaineko azalpenak eskatu ditu

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari azalpenak eskatu dizkio, Gizarte Zerbitzu arloak azken aldi honetan gizarte jantokian eta merkatu inguruan izan diren gertakariei aurre egiteko hartu dituen neurrien gainean. Bietan gertatu dira gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonek eragindako gatazkak.

BERRIA

2006/03/06

Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu ditu gastronomia elkarteei erraztasunak emateko neurriek duten atzerapena dela eta

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio, gastronomia elkarteei erraztasunak emateko ostalaritza ordenantzarekin dagoen atzerapenaren gaineko azalpena eman dezan.

BERRIA

2006/03/02

Zaramagako batzokian beste eraso bat izan da astebete baino gutxiagoko denbora tartean

Astebete baino gutxiagoko denbora tartean, Zaramagako batzokian beste eraso bat izan da. Atzoko gaueko lehen orduetan, bi txanodunek harriak jaurti zituzten Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen batzokira. Eraso horren ondorioz, kalte handiak eragin zituzten lokal horren kristaletan eta barnealdean.

BERRIA

2006/03/02

Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal taldeak Radio-Taxiko bezeroekiko diskriminazioa eteteko eskatu dio PPri

Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal taldeak Radio-Taxi zerbitzuak egiten duen diskriminazioa eteteko eskatu dio gobernu-taldeari; izan ere, bere ibilgailuetan eroango ez dituen bezeroen zerrenda bat sortu du zerbitzu horrek. Taxia eskatu, erabili ez eta kasu horietarako taxilariek ezarririk duten bost euroko isuna ordaindu nahi izan ez duten pertsonen telefonoak agertzen dira zerrenda horretan. Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak eginera horrekin bat ez datorrela adierazi du.

BERRIA

2006/02/28

Arabako Batzar Nagusietako EAJ taldearen iritziz Rabanerak martxoaren 3ko biktimei indemnizazioa emateko proposamena lurretik botatzean esaten duena "ezjakintasuna eta jakinezaren ondorioa da"

Arabako Batzar Nagusietako EAJren taldeak aditzera eman duenez  herrialde honetako Ahaldun Nagusiak "ezjakintasunetik eta jakinezetik" hitz egiten du, talde abertzaleak martxoaren 3ko biktimei kalte ordaina eskaintzeko aurkeztu duen proposamena lurretik botatzen duenean.

BERRIA

2006/02/28

Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du aurrekontuen proiektuari dagokionez

Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du PPk eta PSEk itundutako aurrekontu-proiektuari dagokionez, zeren eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile Alvaro Iturritxaren iritziz, kontu berriak “berandu aurkeztu baitira, eta legegintzaldi penagarri honetan PPren foru gobernuaren hilzoriko egoeraren islapen garbia baino ez dira".

BERRIA

2006/02/27

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren alde

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Oinarri-futbolerako Arabako Fundazioaren eratzea lagundu du. Fundazio honen egitekoa izango da herrialde historikoan futbolaren osoko kudeatzea. Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak aditzera eman duenez, egoki jotzen du formula honek eskaintzen duen prestutasun eta errentagarritasuna eta alkateari eskatu dio arintasunez ekin diezaion.

BERRIA

2006/02/26

Gerenabarrenaren ustez Gasteizen burutu den erasoa "kale borroka baino gehiago da" eta bake prozesua oztopa dezake

Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarraren presidenteak Gasteizen burutu den erasoa gaitzetsi egin du. Aipatutako erasoan bi pertsona zauriturik suertatu dira eta Gerenabarrenak ohartarazi duenez, mota honetako erasoak "kale borroka baino gehiago izatera pasatu dira".

BERRIA

2006/02/24

Garoñako zentral nuklearrerako luzapen-eskaera ezezteko eskatu dio Eusko Alderdi Jeltzaleak Araban duen Foru Taldeak Gobernu Zentralari

Eusko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen Taldeak mozio bat erregistratu du, presazko bidetik; mozio horretan, Batzar Nagusiek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ixteko eskaera gogorarazten dio Gobernu Zentralari, eta zehatzago esanda, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari.

BERRIA

2006/02/23

Gerenabarrenak bortxazko adierazpenak desagertzea eskatu du

 
Bart gauean margo gorriz erasoak izan ziren Gasteizko Zaramaga eta Abendaño batzokiak. Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarraren lehendakariak ekintza hauek gaitzetsi ditu eta, modu berean, zinegotzi sozialista batek eta Arrasateko PSEren egoitzaren kontra egindako erasoak.

BERRIA

2006/02/23

Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Udalaren eta Vital Kutxaren arteko higiezin-trukea azter dezala galdegin du

Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizen duen Udal Taldeak ondokoa proposatu dio Udalaren Osoko Bilkurari: duela gutxi Udalak eta Vital Kutxak elkarrekin sinatu duten higiezin-trukearen fiskalizazioa egiteko galdegin diezaiola Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.