Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

BERRIA

2006/06/05

Gasteizko EAJren Udal Taldeak eraikuntza-hondakinen legez kanpoko zabortegia dagoela salatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak hirigunetik gertu, Ullibarri-Arrazuan, eraikuntza-hondakinen legez kanpoko zabortegia agertu dela salatu du. Zehazki, Lubianorako errepidearen ondoko partzelan obra-hondakinak, altzari zaharkituak, paleak, plastikoak eta bestelako bilgarriak metatzen ari dira.

BERRIA

2006/06/02

Gasteizko EAJren Udal Taldeak herritarrei zuzendutako bi topaketa egingo ditu Garraio sailburuarekin, tranbiaren proiektua xehetasun handiagoz ezagutarazteko

Gasteizko EAJren Udal Taldeak herritarrei zuzendutako bi topaketa egingo ditu datozen egunotan, tranbiaren proiektua ezagutzera emateko; topaketa horietan Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuak ere hartuko du parte. Bertaratzen direnek hemendik gutxira Vitoria-Gasteizen ere instalatuko den garraiobide honen inguruko iradokizunak eta galderak egiteko aukera izango dute. Lehen topaketa datorren ekainaren 5ean, astelehena, izango da, Arriagako gizarte-etxean; eta bigarrena, berriz, ekainaren 13an, Floridako kultur etxean.

BERRIA

2006/06/01

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldearen ustez, Udalak ez du bere gain hartu behar gauzain-zerbitzuaren porrot ekonomikoa

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldearen iritzian, zentzugabekoa da PP gauzain-zerbitzuaren zatirik handiena ordaintzen tematzea, ekimen horrek merkatarien eta auzotarren artean argi eta garbi porrot egin ostean ere. Bazkideak batzeko epealdian 100 pertsona inguru baino ez dira bildu, hau da, aurreikusten zen zenbatekoaren bostena. Horrek esan nahi du hileko sarrerak 2.000 euro baino ez direla izango; hortaz, gobernu-taldeak urte amaierara arte bere gain hartu beharko luke zerbitzuaren guztirako kostuaren % 96, 350.000 eurotik gora ordaindu beharko bailituzke.

BERRIA

2006/05/29

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak Hornidura plazan egiten den nekazaritza-azokako ekoizleak jazartzen uzteko eskatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio ken ditzala Hornidura plazan egiten den nekazaritza-azokako ekoizleei zamalanak egiterakoan jartzen zaizkien oztopoak. Zehazki, hilabete horretan bertan egiten diren zenbait azoketan, merkatariek goizeko lehen orduetan hasita udaltzaingo ugari aurkitu izan dituzte eta horiek ez diete uzten euren ibilgailuak Jesus Guridi kaleko zabalgunean uzten salgaiak ateratzeko.

BERRIA

2006/05/26

Gasteizko udalaren EAJren taldeak hutsik dauden merkataritzako lonjak etxebizitza bihurtzea proposatu du

Gasteizko udalaren EAJren taldeak hutsik dauden merkataritzako lonjak etxebizitza bihurtzeko proiektua baimentzeko eskatuko du Udalaren Osoko Bilkuran. Talde jeltzalearen bozeramaileak, Mikel Martinezek, aldaketa horren abantailak azaldu ditu: “Lurzoru gehiago okupatu gabe pisuen kopurua gehitzea lortuko genuke, hiriaren estetika hobetuko genuke eta etxeen tipologia berrien arloko eskaria asetu”.

BERRIA

2006/05/24

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak zezen-plazan izandako irregulartasunei buruzko txata antolatu du “Parte Hartu” Interneteko atarian

Bihar, arratsaldeko 5etan, Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen bozeramailea den Mikel Martinezek zezen-plazaren kalean egindako hirigintzako eragiketan antzeman diren irregulartasunen inguruan sor litezkeen zalantzak argituko ditu Parte Hartu Interneteko atarian.

BERRIA

2006/05/24

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak gizarte-etxeetako antzokien sarea egokitzea proposatu du, maizago erabil daitezen

 

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak gizarte-etxeetako antzokien sarea egokitzeko neurriak hartzea proposatu du; horrela, ekitaldi-aretoetan garatzen diren moduko jardueretarako ere erabili ahal izango dira.

BERRIA

2006/05/23

Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak alkatearen jarrera salatu du, Gasteiz Izan taldea Osoko Bilkuran agertzearen aurka azaldu delako

Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak alkatearen jarrera salatu du, Gasteiz Izan taldea Osoko Bilkuran agertzearen aurka azaldu delako. Talde horrek herritarren txanda eskatu du, maiatzaren 26rako, ostiraleko osoko bilkurarako, udal araudietan jasotako betekizun guztiak beteta.

BERRIA

2006/05/22

Nerea Antiak Marokoko Gobernuaren errepresioa kritikatu du

NBEren Giza Eskubideen Batzordeak Mendebaldeko Sahara bisitatu ostean, Nerea Antia euskal legebiltzarkideak delegazio horren jarrera kritikatu du. Azken honek adierazi duenez, Nazio Batuen Erakundea Marokok esandakoaz fidatu da eta intifadak Saharan urte bat bete duenean Sahara utzi du, "bere betebeharra han egotea zen arren".

BERRIA

2006/05/19

ABBk dio “arduratuta eta zeharo harrituta” dagoela Zaramagako Batzokiak jasan duen erasoagatik

Euzko Alderdi Jeltzalearen Araba Buru Batzarrak esan du “arduratuta eta zeharo harrituta” dagoela Gasteizko Zaramagako Batzokiak goizaldeon pinturarekin jasan duen erasoagatik. ABBk adierazi duenez, ekintza horiek “urrundu” egiten gaituzte “gatazka politikoa” konpontzeko helburutik.

BERRIA

2006/05/12

Imaz: “Bakea behin betirako lortu dezagun laguntzea da orain gure lehentasuna”

“Benetan garai itxaropentsuak bizi ditugu gaur egun, gutariko inork Francoren diktadura edo ETAren indarkeria baino besterik ezagutu ez duen Herri honetan” adierazi zuen atzo Josu Jon Imazek Zanbranako Zentro Sozialean. Berak esan bezala: “Guk eskaini dezakegun laguntzarik onena bakearen aldeko ahalegina da, sekula aurretik bizi izan ez dugu bake-egoera ezagutu dezagun”.

BERRIA

2006/05/08

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio udalaren flotarako zein erregai mota nahiago duen argitu dezala

Gasteizko Udalaren EAJ-PNVren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio udal ibilgailuen flotarako zein erregai mota erabili nahiago duen argitu dezala. Gas naturalaren erabilera aurreikusten duen garbiketa-kontrata adjudikatzean, PPk Udalbatza osoaren erabakiaren aurka egiten du. Hain zuzen ere, erabaki hartan bioerregaiak erabiltzearen eta erregai fosilak murriztearen alde agertu zen.