Berriak
BERRIA
2006/10/18
Gasteizko EAJ-ren Udal taldeak Gobernu taldeari exijitu dio Ariznabarran konprometituriko inbertsio guztiak berehalakoan kontratatzeko
Gasteizko Udalaren EAJ Taldeak Hirigintza zinegotziak orain dela hiru hilabete baino gehiago Ariznabarrako auzotar elkartearekin hartutako konpromisoak betetzeko exijitu dio gobernu taldeari. Auzo horri eginiko azken bisitan, PP alderdiko zinegotziak aireko kable-sarea lurperatzea, adineko pertsonen zentro soziokulturalaren ondoko lursailaren egokitzapena eta Ozioko Gazteluaren kaleko plaza txikiaren erreforma martxan jarriko zirela iragarri zuen. Ordudanik ez da proiektu horien berririk izan.
BERRIA
2006/10/04
Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu dizkio PPri zenbait hodi ondoz ondotik lehertu direlako
Gasteizko EAJren Udal Taldeak Ingurumen zinegotziari eskatu dio modu apartekoan eta premiaz ager dadila, azalpenak eman ditzan azken hilabeteotan ur-hornidurako hodiak lehertu izanaren inguruan, bereziki, atzo Arriaga eta San Martín aldeetan izandakoen inguruan.
BERRIA
2006/10/03
EAJren Arabako Biltzar Nagusietako Taldeak Aldundiak Lagrango konplexu turistikoaren jatorrizko proiektua abiarazi eta errespetatzeko eskatu du
EAJren Arabako Biltzar Nagusietako taldeak negoziazioen blokeoa kendu ondoren, Lagran herrian azpiegitura osagarriak dituen hotel berria eraikitzearen aldeko apustua abiarazteko eskatu dio foru gobernuari.
BERRIA
2006/10/03
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du urtebete baino gehiago atzeratu dela Energiari buruzko Udal Plana eta Ordenantza abian jartzeko unea
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du atzeratzen ari dela Tokiko Energia Plana eta Energiaren Tokiko Kudeaketarako Ordenantza abian jartzeko unea.
BERRIA
2006/09/28
Gasteizko EAJren Udal Taldeak eskatu du premiaz jokatzea industrialdeetako bide eta espaloietako mantentze lanei dagokienez
Bihar, Gasteizko EAJren Udal Taldeak udaleko osoko bilkuran gobernu taldeari eskatuko dio premiaz gauza ditzala Gasteizko industrialdeetako bide eta espaloietako mantentze lanak.
BERRIA
2006/09/27
Víctor Bravo senatari abertzaleak zorionak eman dizkio bere alderdiari Hondarribiko aireportuari buruzko mozioa onesteagatik
Víctor Bravo EAJren senatariak adierazi du Senatuko Sustapen Batzordean Hondarribiko aireportuari buruzko mozioa onetsi izanak “egoera desblokeatzea eta terminal horren eraginkortasunari eusteko beharrezko hobekuntzei aurre egitea ahalbidetuko duela".
BERRIA
2006/09/27
Gasteizko EAJren Udal Taldeak Andre Maria Zuria plazaren berrikuntza aztertuko du partaidetza chat-aren beste edizio batean
Gasteizko Udalaren Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak herritarren partaidetza bultzatzeko beste chat bat antolatu du biharko, osteguna, bere Parte Hartu webgunean. Ekimen hori legegintzaldian osoan egin duen Herritarren Partaidetzaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da.
BERRIA
2006/09/23
Gerenabarrena: "Euskadik, asko jota, 20 urte barru, independentzia lortu behar du"
Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren lehendakariaren esanetan, Euskadiren independentzia "asko jota, 20 urte barru" egi bilakatu behar dugu, izan ere, euskal abertzaletasunaren helburu nagusia "ez baita autodeterminazioa, independentzia baizik".
BERRIA
2006/09/20
Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu ditu Zabalganako haur eskola zabaltzeko izan den atzerapenagatik
Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio azalpenak eman ditzala Zabalgana auzoko lehen haur eskola zabaltzeko izan den atzerapenagatik. Obra horiek maiatzaren erdialdera esleitu ziren eta hiru hilabeteko burutzapen epea eman zen. Gaur egun, lanak oraindik ez dira amaitu, gobernu taldeak eskola 2006-2007 ikasturterako prest izateko konpromisoa hartu zuen arren.
BERRIA
2006/09/19
EAJren batzarkide taldeak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio premiaz egin dezala Garoñako ingururako plan ekonomikoa
EAJren batzarkide taldeak foru exekutiboari eskatu dio ganbera arabarrean aurkez dezala Garoñako zentral nuklearraren inguruko udalerri eta auzotarrei zuzendutako plan soziolaborala, orain dela urtebete baino gehiago foru arau bidez ezarri zen moduan.
BERRIA
2006/09/19
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du akats larriak daudela orain dela urtebete zabaldu ziren Abetxukoko igerilekuetan
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du akats larriak daudela orain dela urtebete bakarrik zabaldu ziren Abetxukoko igerilekutan. Gaur egun, ikus dezakegu asken eremuko zenbait elementu metaliko erabat herdoilduta geratu direla. Halaxe gertatu da dutxekin, ateen heldulekuekin eta hainbat kanalizaziorekin. Horrez gain, larrialdietarako irteerak ez dabiltza eta beti itxita egoten dira.
BERRIA
2006/09/18
Gasteizko EAJren Udal Taldea kexatu da alkateak funtzionarioen artean desberdintasunak ezartzen dituela mobilizatzen direnean
Gasteizko EAJren Udal Taldea kexatu da alkateak udal funtzionarioen artean desberdintasunak ezartzen dituelako horiek mobilizatu egiten direnean. Horrela, adibidez, zenbait hilabete atzera, garbitzaileek greba egin zutenean, Alonso horretatik urrundu zen. Aldiz, udaltzaingoaren gorabeheren aurrean, zuzenean hartu du esku eta agenteak bilerara deitu ditu arazoari irtenbidea aurkitzen pertsonalki aritzeko.