Berriak
BERRIA
2007/07/04
Gasteizko EAJren Udal Taldeak Gasteizen jazotako kale indarkeriako azken ekintza gaitzetsi du eta “zentzugabe eta arrazoitik kanpotzat” jo
Gasteizko EAJren Udal Taldeak “gaitzespen irmoa” adierazi du gaur, atzo udal jabetzako bi ibilgailuri kalte garrantzitsuak eragin zizkien kale indarkeriako ekintzaren aurrean. Horiek “zentzugabe eta arrazoitik kanpotzat” jo ditu taldeak, herri ondarearen aurkako erasoa izateagatik.
BERRIA
2007/07/03
Gerenabarrenak “aukeraren bat” ikusten du Araban hiruko gobernua izateko, PP eta PSEren arteko ituna “ez delako normala”
EAJren Araba Buru Batzarraren buruzagiak, Iñaki Gerenabarrenak, bere alderdiaren lehentasuna aldundi arabarrean gobernatzeko hiruko gobernua dela adierazi du eta ziurtatu, “aukeraren bat” badagoela horretarako, “ez delako normala” PP eta PSE-EEk akordioa lortzea “erakundeetan eta hedabide espainiarretan duten harremana ikusita”.
BERRIA
2007/05/18
ABBk hauteskunde autobusaren erretzea gaitzetsi du
EAJren Araba Buru Batzarrak hauteskunde autobusaren erretzea gaitzetsi du. Aipatutako ekintza bortitz hau gaur arratsaldean Gasteizko Andaluzia kalean gertatu da.
BERRIA
2007/04/23
EAJren hautagaien webguneek herritarrei hurbiltzen dizkiete Arabako aldaketa politikoa eragingo duten proiektuak
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu ditu Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai Xabier Agirreren eta Gasteizko alkategai Mikel Martínezen webguneak. www.xabieragirre.com eta www.mikelmartinez.com webguneen xedea da EAJk datorren maiatzaren 27tik aurrera Arabako aldaketa politikoa sustatzeko erabiliko dituen proiektuak herritarrei erraz eta modu erosoan hurbiltzea.
BERRIA
2007/04/12
Gerenabarrena: “Alderdien Legea asmakuntza politikoa da”
EAJren Araba Buru Batzarraren presidenteak, Iñaki Gerenabarrenak, Punto Radioko Protagonistas Vitoria saioan azaldu duenez, Alderdien Legea “asmakuntza politikoa” da. “Estatuan ez dago kalitate demokratikorik; izan ere, legea ez zen justizia edota bidegabekeria egoera bati mesede egiteko artikulatu, jende talde baten kontra unean uneko egoeraren arabera jaurtitzeko arma politiko gisa ez bada. Ez ezker abertzalearen kontra bakarrik, baita nazionalismoaren kontra ere, oro har”, azaldu du.
BERRIA
2007/04/11
Gasteizko EAJren udal taldeak Hirigintza zinegotzia jo du Aliko eta Ibaiondoko irregulartasunen erantzule zuzentzat
Gasteizko EAJren udal taldeak Hirigintzako Irregulartasunen gaineko Ikerketa Batzordearen behin-behineko ondorioei egindako ekarpenak aurkeztu ditu. Hamarren bat proposamen egin ditu jeltzaleen taldeak, eta, horien bidez, zera lortu nahi du: Udalbatza onartzekoa den behin betiko testuan argi uztea Jorge Ibarrondo Hirigintza zinegotziak aztertutako jarduera guztietan duen erantzukizun zuzena.
BERRIA
2007/03/30
Gasteizko EAJren Udal Taldeak omenaldia egin die duela 70 urte Azazetan fusilatu zituzten 16 pertsonei
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak lore eskaintza egin die Azazetako fusilamenduetako 16 biktimei, krimen horren 70. urteurrena betetzen baita aurten. El Salvadorreko kanposantuan, gertakari horiek gogora ekartzen dituen panteoiaren ondoan, Mikel Martínez bozeramaile abertzaleak adierazi du “beharrezkoa dela hilketa haiekin hasi eta berrogei urte beranduago, 1976ko martxoaren 3ko gertaerekin, amaitu zen aldiko biktima guztiak gogora ekartzea”.
BERRIA
2007/03/30
Xabier Agirre: “Araba arabarrentzat berreskuratu beharra dugu”
Arabako ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak, Xabier Agirrek, Lurraldeko Bizi Kalitatea Hobetzeko Plana garatzeko beharra dagoela adierazi du, Arabako udal entitateen inguruan PPk ezarri duen “ahazte eta bereizketaren” ostean. “Araba arabarrentzat berreskuratu behar dugu, eta gu prest gaude aldaketa gidatzeko”, adierazi du.
BERRIA
2007/03/23
Gasteizko Udal taldeak Abetxukon dauden tasatutako 71 aparkalekuen salmentarekin espekulatzea eragozteko eskatu dio
EAJren Gasteizko udal taldeak Abetxukon, La Ribera eta El Cristo kaleen artean duela lau urte eraikitzen hasi ziren tasatutako preziopeko 71 aparkalekuekin espekulatzeko inolako aukerarik ez uzteko eskatu dio gobernu taldeari.
BERRIA
2007/03/20
Bide publikoetako sute ahoek mantentze lanik gabe bost urte baino gehiago daramatzatela salatu du Gasteizko EAJren udal taldeak
Bide publikoan suhiltzaileentzako dauden 800 sute aho utzita daudela salatu du Gasteizko Udalaren EAJ PNVren udal taldeak, orain dela bost urte baino gehiagoz ez baita horietan inolako mantzentze lanik egin.
BERRIA
2007/03/14
Gasteizko EAJren Udal Taldearen ustez zeharo lotsagarria da PPk telealarmaren doakotasuna hauteskunde kanpaina egiteko erabiltzea
Gasteizko Euzko Alderdi Jeltzalearen udal Taldeak salatu duenez, PPren asmoa erabat elektoralista da telealarmaren doakotasunari buruzko iragarkia egin duenean; izan ere, PPk gutuna bidali die telealarma erabiltzen duten 80 urtetik gorako pertsona nagusiei, eragingailu hori doakoa izango dutela iragarriz.
BERRIA
2007/03/12
EAJren udal taldea ez da “Vive Vitoria-Bizi Gasteiz” erakusketara joango, ez duelako PPren hauteskunde ekitaldian parte hartu nahi
EAJren Gasteizko udal taldea ez da gaur goizean Gobernu taldeak Plaza Berrian jarri duen “Vive Vitoria-Bizi Gasteiz” erakusketaren inaugurazio ekitaldira joango, eta dei egin die herritar guztiei karpa horretara joan ez daitezen, hiriaren historiako diru xahubiderik handiena salatzeko.