Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

BERRIA

2008/07/01

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Folklore Akademia Luis Aranburu Musika Eskolaren barruan kokatzea proposatu du

Gasteizko Udalaren EAJren Udal Taldeak Gasteizko Folklore Akademia Luis Aranburu Musika Eskolaren barruan “lehenbailehen” kokatzea proposatu du.

BERRIA

2008/06/11

Gasteizko Udalaren EAJk alkateari eskatu dio Tranbia borrokarako gai bihurtzeari uzteko

Patxi Lazkoz alkateak tranbiaren inguruan sortu duen borroka-egoera amaitzeko eskatu dio Gasteizko Udalaren EAJren bozeramaileak, proiektuaren irudiari kalte egiten diolako. Mikel Martinezen ustez, metro arina hiriarentzako apustu estrategiko bilakatu zuen espiritua lehenbailehen berreskuratzea komeni da. Horretarako, aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzarekin batera sortu zuten mahai politiko-teknikoa berriz osatzea proposatu du, horren bidez adostu baitzituzten ibilbideari buruzko arazo guztiak.

BERRIA

2008/05/29

Gasteizko EAJ udal-taldeak landa inguruetara joateko mikrobusak erabiliko dituen garraio publikoko zerbitzu bat proposatu du

Gasteizko Udaleko EAJ udal-taldeak landa ingurunera joateko garraio publikoko zerbitzu bat sortzeko proposamena aurkeztuko du TUVISAren kontseiluan. Garraioa mikrobusen bitartez egingo da eta udal-mugarteko hainbat herri autobus linea nagusiekin lotuko ditu. Talde abertzalearen arabera, 63 udalerri txikienak hainbat jardun eremutan banatuko dira. Eremu bakoitzean edukiera ertaineko ibilgailu bat jarriko da udalerri ezberdinetako biztanleak beren herritik hurbilen dagoen hiriko autobusaren geltokiraino –eta etorkizunean tranbiaren geltokiraino– eramateko.

BERRIA

2008/05/07

Gasteizko EAJk kritikatu egin du udal gobernuak Gamarrako eta Mendizorrotzako obren inguruan informaziorik eman ez izana

Gasteizko Udalaren EAJk kritikatu du udal gobernuak ez duela Gamarrako eta Mendizorrotzako obren inguruan informaziorik eman, udako denboraldiari hasiera emateko hilabete falta dela kontuan hartuta. Hala, EAJren ustean, kezkagarria da udal igerilekuak irekitzen dituztenean herritarrek aurkituko duten egoera.

BERRIA

2008/04/16

Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratu nahi du, ezker abertzalea politikan sartzeko

EAJren EBBren presidente Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratzearen alde egin du, hala, “ezker abertzalea politikan sartzeko”. Gainera, indarkeria elkarrizketaren bidez amaitzearen “balioa” aldarrikatu du, PSOEren “amaiera polizial eta judizial”arekin kontrajarriaz.

BERRIA

2008/04/02

Urkullu: "EAJk, ANVren hautetsiei, gai larri honen inguruan, adierazpen garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu"

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk, Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaletik, ANVren kargu politiko eta hautetsiei, gai larri honen inguruan adierazpen publikoa, garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu. Izan ere, ETAk atzo argitaratutako agirian bere burua bozeramaile eta jarrera politikoen defendatzaile izendatzen baitu”.

BERRIA

2008/03/26

Gasteizko Udalaren EAJk Abetxukoko zubiaren gabeziak konpontzeko eskatu du

Gasteizko Udalaren EAJk Abetxukoko zubiaren gabeziak konpontzeko eskatu dio udal gobernuari; batez ere zoladurari, mailaketari, eskulekuen egoerari eta argiei dagokienez.

BERRIA

2008/03/23

Urkullu: "Maiuskulekin egindako politikaren garaia da"

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Aberri Egunean adierazi duenez, “gu geureari eutsi behar diogu. Herrialde honetako gizon-emakumeen alde lan eginez. Akordiorako aukerak baldin badaude, PSOEk eta Zapaterok Herrialde honek Akordio berezi baterako eskubidea duela onartzen baldin badute, denbora larregi irauten ari den blokeo politikoa apurtzeko aukera baldin badugu, burujabetzaren alde urrats erraldoia emateko aukera baldin badugu, hor izango gaituzue. Nahiz eta ETAk oztopoak jartzen saiatu, nahiz eta ELAk edo Eak oztopoak jartzen saiatu, inoren oztopoak albo batera utzirik; gu han izango gaituzue!”.

BERRIA

2008/03/05

Urkulluk irabazle birtualtzat du Zapatero, eta betorik eta xantaiarik gabeko akordio handi bat eskaini dio

EAJren presidente Iñigo Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapatero du igandeko hauteskundeetako irabazle handitzat; hala, Euskadiko etorkizun politikoari buruzko akordio handi bat lortzeko eskaintza egin dio, betorik eta xantaiarik gabe. Gainera, buruzagi jeltzaleak jakinarazi du herri honek behar duen akordio politikoa serioa dela, eta ezin daitekeela gehiengorik ez duen presidentegai baten estualdien arabera gainetik kentzen saiatu.

BERRIA

2008/03/04

Urkullu: "Rouco Varela aukeratu izana sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza da"

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkulluk, baieztatu du Muskizen Antonio María Rouco Varela Gotzainen Konferentziako presidente aukeratu izana Elizako sektore kontserbatzaileenen hiru urteko lanaren emaitza dela. Gainera, baieztatu du Elizak atzerapausoa egin duela, “elitetik politika munduan eragiteko asmoarekin” ari delako.

BERRIA

2008/03/03

Olabarriak salatu du Memoria Historikoaren Legeak ez dituela terrorismoaren biktimatzat hartzen martxoaren 3ko biktimak

EAJren Kongresurako Arabako zerrendaburuak, Emilio Olabarriak, salatu du Memoria Historikoaren Legeak ez dituela terrorismoaren biktimatzat hartzen martxoaren 3ko biktimak.

BERRIA

2008/03/01

Urkullu: "Espainiar Gobernu berri baten eszenatokian gatazkaren konponbidea posible dela uste dugu"

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Iruneko Ficoban adierazi duenez, “gatazka konpontzea posible dela uste dugu. Duela hil batzuk, ia eskutan izan genuen, hirukoaren arteko elkarrizketekin planteatu zaigun elkarbizitzaren ekuazioaren diagnosia egin eta emaitza lortu genuenean”.