Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

BERRIA

2007/03/08

EAJren Gasteizko Udal Taldeak auzitegira bideratu ditu Renfeko lurpeko parkingaren proiektua, eta Euskaltzaindia plazako lur zatien salmenta

EAJren Gasteizko Udal Taldeak bi errekurtso aurkeztu ditu Administrazioarekiko Auzietarako Aretoan, Tokiko Gobernu Batzarrak Geltoki plazan lurpeko aparkalekua eraikitzea eta Euskaltzaindia plazan hoteletarako erabilpeneko zati bat saltzea lehiaketara ateratzeko erabakien kontra. Talde Jeltzaleak auzitegietara jo du, Gobernu Taldeak EAJk gai horiexen gainean berraztertzeko jarri dituen errekurtsoei erantzun ez dielako.

BERRIA

2007/03/07

EAJren Arabako Biltzar Nagusietako taldeak gaitzetsi egin du PPk Biltzar Nagusiei aipua kentzeko eta horiek aurrez aurre jartzeko abiarazi nahi duen kanpaina

Euzko Alderdi Jeltzalearen Arabako Biltzar Nagusietako taldeak gaitzetsi egin du Alderdi Popularrak erakundeei aipua kentzeko eta horiek aurrez aurre jartzeko Araban abiarazi nahi duen kanpaina. Alderdi jeltzaleak halaxe erantzun die PPk egindako salaketei. Hauen arabera, Arabako ganberan zenbait irregulartasun egon dira Legebiltzarraren ekimen bat izapidetzeko prozesuan.

BERRIA

2007/02/13

Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du berehala geldiarazi behar dela errolda eta erregistroaren udal zerbitzua San Antonio kalera eramatearena

Gasteizko EAJren udal taldeak udaleko gobernuari gaur egun Udaletxearen beheko solairuan dauden Informazio, Errolda eta Erregistroaren udal zerbitzuak San Antonio kaleko lokal batera eramatea berehala geldiarazteko exijitu dio. Lekualdaketa hau gutxienez hamar urteko iraupena izango duen akura-kontratu baten bidez gauzatuko da eta urtero kostua 150.000 eurokoa (25 milioi pezeta) izango da.

BERRIA

2007/02/05

Gasteizko EAJren udal taldeak behin betiko irtenbidea eskatu du San Andres kiroldegiko egoera lotsagarriarentzat

Gasteizko EAJren udal taldeak salatu du PP makillaje-lanak egiten ari dela, Gazalbide auzoko San Andres kiroldegiak dauzkan arazo larriak konpontzeko. “Esan dezakegu gure hiriko ekipamenduen historian egin den obrarik txarrenaren aurrean gaudela. Iragazketa handiak, igerilekura iristen direnak, ez dira konpontzen asteburuan jarri den partxearekin. Sakoneko esku hartzea egin behar da, gobernu taldea esku hartze hori atzeratzen ari den arren”, esan du Iñigo Antia zinegotzi abertzaleak.

BERRIA

2007/02/05

Gasteizko EAJren taldeak “berehala” udal plantilari egiten zaizkion erasoen kasuetan jarduteko protokoloa abian jartzeko eskatu du

Gasteizko udalaren EAJren taldeak eskabidea egin du “ahalik eta arinen” udal langileek pairatzen dituzten erasoen kasuetan jarduteko protokoloa abian jar dadin.

BERRIA

2007/01/23

Gasteizko EAJren Udal taldeak laster egitekoa den lan eskaintza publikoan 100 plaza gehiago sar daitezen eskatu du

AJren Gasteizko Udal Taldeak laster egitekoa den Lan Eskaintza Publikoan gobernu taldeak kontuan hartu ez dituen eta betetzeke dauden 100 hutsune inguru ere sar daitezen proposatu du. Zehazki, Garbiketa, Ofizioetako Laguntzaile, eta kontrol eta mantentze Ofizialen kategorietako plazak lirateke, PPk urtarrilaren 5ean 200 plazarekin onetsi duen LEParen deialdiaren barruan jaso ez dituenak.

BERRIA

2007/01/10

EAJ alderdiaren Gasteizko taldeak konponbideak nahi ditu San Martin kirol-eremuan laster kenduko diren aldagelei dagokienez

EAJ alderdiak Gasteizko Udalean duen taldeak ohartarazi du egun dauden aldagelak kentzen badira gerta daitekeela kirolik ere ez egitea San Martingo eremu horretan dauden instalazioetan. Orain arte, bertako kantxetan ibiltzeko ondoko ikastetxeko aldagelak erabili izan dira, baina ekainaren 30etik aurrera aldageletan ikastetxeko jantokiak egingo dira. Orduan, hori gertatzen denean, bakarrik erabili ahal izango dira gerora egingo den gizarte eta kultur zentroko instalazio aurrefabrikatuak; baina hauek ez dira nahiko izango.

BERRIA

2006/12/14

Gasteizko EAJren udal taldeak adierazi du hiriko autobusen zerbitzuari dagokionez azken lau urte hauek galdutzat jo behar direla

Gasteizko EAJren udal taldeak garraio publikoa egiten duen TUVISA enpresaren egoeraren balantzea egin du, hain zuzen ere udal sozietate honek aspaldian protagonizatu dituen berri negatibo guztien ostean. “Ia linea guztietan erabilera jaistea eta kobratzeko makinetan etenik gabe gertatzen ari diren akatsak izebergaren punta baino ez dira. Azken legegintzaldi honetan Gasteiz herri garraioaren arloan hiririk txarrenen artean kokatu da”, adierazi du Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak .

BERRIA

2006/12/01

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Zezen Plazako Hirigintza Plana fiskalizatzea lortu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak aztertzea proposaturiko udaleko gai guztiak onartu ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Herri erakundeen kudeaketa ekonomikoa fiskalizatzeaz arduratzen den organoak, beraz, zezen plazaren BEBa, Udalaren eta Vital Kutxaren artean adostutako lursail trukea, garbiketaren kontratazio berria eta Jose Mardones kaleko hirigintza plana aztertuko ditu.

BERRIA

2006/11/30

Gerenabarrenak, Agirrek eta Martinezek proiektua aurkeztu dute lasterketa zirkuitua sortzeko Arakako basean

ABBren lehendakari den Iñaki Gerenabarrenak eta Xabier Agirre eta Mikel Martinez buru arabarrek proiektua aurkeztu dute lasterketa zirkuitua eraikitzeko egun Arakako base militarrak okupatzen dituen lurretan. Horrek egun mendixka okupatzen duten instalazio militarrak deuseztatzea suposatuko luke.

Agiri osoa

BERRIA

2006/11/24

Gasteizko EAJren Udal Taldeak emakumeek erantzukizunezko karguetara iristeko aurkitzen dituzten eragozpen eta oztopoei buruzko azterlana egitea proposatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak udalerriko emakumeek erantzukizunezko karguetara iristeko aurkitzen dituzten eragozpen eta oztopoei buruzko azterlana egitea proposatuko du gaur Gasteizko udaletxean egingo den Osoko Bilkuran. Halaber, berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako “Berdinsarea” euskal sarearekin lankidetzan jardutea planteatuko du, zertarako-eta bizitzaren esparru guztietan emakumeen esku hartzearen lehengoratze historikorako plana egiteko.

BERRIA

2006/11/23

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu egin du udaleko aurrekontuekin PPk eginiko kudeaketa negargarria

Gaizteko EAJren Udal Taldeak salatu egin du gobernuko taldea aurrekontuarekin egiten ari den kudeaketa negargarria. Joan den urtean 75 milioi euro ez ziren gastatu guztira, eta PPk 2006ko aurrekontuari gehitu zizkion. Ondorioz, kontuen egoera nahasia da erabat.