Berriak
BERRIA
2006/11/22
Gasteizko EAJren Udal Taldeak arautu gabeko musika eskolaren maila izapidetzea proposatu du Udal Folklore Akademiarako
Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari proposatu dio, izapideekin hasteko Udal Folklore Akademia arautu gabeko musika eskola gisa onartua izan dadin. “Ikasleek prestakuntza musikala onartua izateko dituzten arazoei amaiera eman nahi diegu, eta modu berean, irakasleek beren prestakuntza propioa zabaldu eta hobetzeko dituzten arazoei aurre egin. Horrelako egoerak ekiditeko, konponbiderik egokiena Udal Folklore Akademia egokitzea litzateke, Eusko Jaurlaritzak ezarritako araudira. Horrela, beste eskola batzuek dituzten eskubide berdinak izango lituzke”, azpimarratu du Kultura Saileko bozeramaile jeltzaleak, Vale Tenak.
BERRIA
2006/11/21
Gasteizko EAJren Udal Taldeak txat-a egingo du bihar Santa Barbarako aparkalekuaren zabalkuntza-proiektuaren gainean
Gasteizko EAJren Udal Taldeak parte hartzeko txat berria egingo du bihar bere web atarian, Parte Hartun, eta Santa Barbarako aparkalekua bi solairutan zabaltzeko proiektua aztertuko du.
BERRIA
2006/11/20
Gasteizko EAJren Udal Taldeak espero du, hirigintza zinegotziak argitzea nola defendatu duen interes orokorra Jose Mardones planean
Gasteizko EAJren Udal Taldeak espero du, hirigintza zinegotziak argibideak ematea bihar, Jose Mardones kaleko Planean interes orokorra defendatzeko moduaren inguruan. Alderdi Jeltzaleak hainbatetan salatu izan badu ere gaia, maiatzetik hona Jorge Ibarrondok bere kabuz erabakitako lurzoru lagapena azpimarratzen aritu da, Barne Erreformako Plan Bereziaren (BEPB) onarpena isiltasun administratiboagatik onartzea ahalbidetu duelako.
BERRIA
2006/11/13
Gasteizko EAJren Udal Taldeak baieztatu du, Santa Barbarako aparkalekuaren erreformak heriotza kolpea dakarkiola Mugikortasun Planari
Gasteizko EAJren Udal Taldeak uste du, PP eta PSE alderdien artean lorturiko akordioak heriotza kolpea dakarkiola Mugikortasun Planari, eta hiriguneko trafikoa eta kutsadura gutxitzeko edozein itxaropen birrintzen duela. Akordioaren arabera, Santa Barbarako lurrazpiko aparkalekuaren edukia bikoiztu egingo da.
BERRIA
2006/11/07
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du genero indarkeriaren aurkako Zentro Integralaren proiektua geldiarazi egin dela
Gasteizko EAJren Udal Taldeak emakumeen aurkako indarkeriaren arretarako eta prebentziorako Zentro Integralak bizi duen geldiunea salatu du. Proiektua Aldundiaren eta Udalaren artean garatzekoa zen, baina ez da oraindik martxan jarri.
BERRIA
2006/11/07
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du gobernu taldeak geroz eta gehiago baztertzen duela Gasteizko landa esparrua
Gasteizko Udalaren EAJren Udal Taldeak salatu du, gobernu taldeak geroz eta gehiago baztertzen duela udal-mugarteko landa esparrua, eta egoera larria bihurtu dela. Egun 2003an adosturiko inbertsioak gauzatu dira, zehazki Astegietako berritze osoarena.
BERRIA
2006/10/31
Gasteizko EAJren Udal Taldeak 2007an Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ez igotzea proposatzen du
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak bere zuzenketa multzoa aurkeztu du hurrengo urteko zerga, tasa eta prezio publikoentzako. Talde Jeltzalearen ekimenen buruan osoko zuzenketa dago, eta Arantza Zenarrutzabeitiaren arabera, horren bidez “PP alderdiaren proposamenari erabateko gaitzespena eman nahi diogu, erabateko zentzugabekeria delako Udalaren egoera finantzario kezkagarria ezkutatzen saiatzeko”.
BERRIA
2006/10/27
Mikel Martínez Gasteizko EAJren hautagai gisa proposatu dute
Gasteizko EAJren Batzar Arteko Junten komisioak aho batez erabaki du Mikel Martinez proposatzea Gasteizko Udaletxerako hautagai gisa. Gaur egun, Martínez Gasteizko EAJren Udal Taldearen bozeramailea da.
BERRIA
2006/10/25
Letona: “Oraindik kontu asko argitu behar dira AP-1 autobidearen kudeaketari dagokionez”
EAJren Arabako Biltzar Nagusietako Taldeak Arabako hiribirua eta Eibar lotuko dituen autobidea eraikitzeko proiektua babesten duela erakutsi du berriro ere Vitoria-Gasteizen. Hala ere, ez dator bat Arabako Aldundian PPk proiektu horretaz etengabe sinestarazi nahi digun ideiarekin.
BERRIA
2006/10/25
EAJren Gasteizko udal taldeak Lanzazuri kiroldegiaren erreforma berriro atzeratu dela salatu du
EAJren Gasteizko udal taldeak salatu duenez, berriro atzeratu dira Landazuri kiroldegiko erreforma lanak. Alderdi Jeltzaleak behin eta berriro galdetu ondoren, azkenean Alderdi Popularrak aitortu du aurten ere ez direla kiroldegiaren esparruaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko obrak egingo, eta egitasmo hori datorren urterako utziko duela.
BERRIA
2006/10/25
Xabier Agirre, Arabako diputatu nagusi izateko EAJren hautagaia
EAJren Araba Buru Batzarrak Xabier Agirre aukeratu du Arabako diputatu nagusi izateko hautagai. Hurrengo urratsa proposamena jelkideei helaraztea izango da, eta horrela barneko hauteskunde prozesua zabalduta egongo da.
BERRIA
2006/10/19
Gasteizko EAJk Jorge Ibarrondoren gaitzespena galarazi duten oposizioko taldeen jarrera kritikatu du
Gasteizko EAJren Udal Taldearen bozeramailea den Mikel Martinezek oposizioaren zenbait talderen jarrera kritikatu du, hau da, Jorge Ibarrondo Hirigintza zinegotziaren gaitzespena galarazi izana.