Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

BERRIA

2006/07/07

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Andra Mari Zuriaren Jaietako merkatuan posturik gabe geratu diren eskulangileentzat irtenbidea aurkitzeko eskatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio irtenbidea aurkitzeko Andra Mari Zuriaren Jaietan egingo den merkatuan posturik gabe geratu diren eskulangileentzat. Orain dela hilabete, Talde Abertzaleak azoka honetan erabilgarri egongo den etxola-kopurua, aurreko urtean izandakoarekin alderatuta, erdira murriztu dela salatu zuen.

BERRIA

2006/07/03

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du ez dela kultur programaziorik prestatu zezen-plazaren lekuan eraikiko den erabilera anitzeko barrunberako

Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak salatu du ez dela aurrerapenik egin zezen-plaza zaharraren lekuan eraikitzen ari den erabilera anitzeko barrunberako kultur eta kirol programazioan. Gobernu taldeak iragarritako inauguraziorako hilabete falta dela, gauza bat bakarrik jakinarazi da: ekipamendu berrian ohiko feriako zezenketak egingo dira; horretaz aparte ez da beste ezer aurreikusi urte guztian.

BERRIA

2006/06/26

Gasteizko EAJren Udal Taldeak PPri aurpegiratu dio Handizkakoen Merkatua egoera ezin okerragoan dagoela, duela zazpi hilabete hartutako konpromisoa egonda ere

Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak Alderdi Popularrari aurpegiratu dio Fruta eta Barazkien Handizkakoen Merkatua hartzen duen lursailak egoera ezin okerragoan jarraitzen duela, sindikoak, eremuaren arduradunek eta alderdi politikoek jarritako salaketen ondotik hori egokitzeko duela zazpi hilabete hartu zen konpromisoa hartu bazen ere.

BERRIA

2006/06/23

EAJren Udal Taldeak PPri eskatu dio Coronación izeneko tokian kudeaketa publikoko tutoretzapeko hirurogeita hamar apartamentu, ahalik eta lasterren, eraikitzeko

Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio Coronacion tokiko hondakinen plantaren gainean kudeaketa publikoko tutoretzapeko apartamentuen proiektua abiaraz dezan.

BERRIA

2006/06/22

Gasteizko EAJren Udal Taldea kezkatuta dago Lakuako pilotalekuen proiektua atzeratuta doalako

 

Gasteizko EAJren Udal Taldea kezkatuta dago. Izan ere, euren iritziz, Lakua inguruan estalitako pilotalekuak egiteko proiektuaren atzerapena dela eta, kalte ikaragarria egin zaio euskal pilotari, kalte konponezina.

BERRIA

2006/06/16

Arabako EAJren Biltzarkide Taldeak Aldundiari eskatu dio Espejoko aterpetxearen etorkizuna planifikatzea

Arabako Batzar Nagusietako EAJren Biltzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiari Espejoko "Jorge Diaz Elorza" aterpetxearen etorkizuna antolatu dezala eskatu dio. Horretarako, talde jeltzaleak Aldundiari hiru hilabetetan Batzar Nagusietan obra horren betearazte egitasmoa aurkez dezala agindu dio.

BERRIA

2006/06/13

Iñaki Gerenabarrenak salatu du epaileek “politika egiten dutela” eta Ibarretxe “irrikatutako pieza dela”

 

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarraren burua den Iñaki Gerenabarrenak ETBri eskainitako elkarrizketan salatu du epaileek “politika egiten dutela” eta adierazi du Juan José Ibarretxe lehendakaria “pieza irrikatua dela” eta akusatuen aulkian noiz eseriko den zain daudela.

BERRIA

2006/06/13

Gasteizko EAJren Udal Taldeak neurriak proposatu ditu legez kanpoko hondakindegiak berriro sortzea ekiditeko

Gasteizko EAJren Udal Taldeak zenbait neurri proposatu ditu legez kanpoko hondakindegiak erauzteko eta azkenaldian Salburuan, Ullibarri-Arrazuan, Lasarten eta Abetxukon sortutakoen moduko egoerak berriz gerta ez daitezen ekiditeko. Ingurumen Arloko bozeramaile abertzalea den Malentxo Arruabarrenak esan duen bezala, “egun gutxitan, udalerriko zenbait eremu obra-hondakinak, etxetresna elektrikoak, ontziak eta abar biltzen dituzten hondakindegiak bihurtu dira. Arazo hau konpontzeak erabateko lehentasuna izan behar du ingurumen-politiketan”.

BERRIA

2006/06/13

Gasteizko EAJren Udal Taldearen ustez, gizarte-etxeen sarea une kritikoa igarotzen ari da

 

Gasteizko EAJren Udal Taldeak ohartarazi du gizarte-etxeen sarea une kritikoa igarotzen ari dela instalazio berriak abian jarri zirenetik; halaber esan du zenbait instalazioren etorkizuna ez dela ziurra. Instalaziorik berriena El Pilarreko gunerako zentro soziokulturala da eta, ireki zenetik, hainbat kexa jaso ditu erabiltzaileen aldetik.

BERRIA

2006/06/08

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu duenez txaboletan bizi direnak eta kontrolatu gabeko zabortegiak daude Salburuako etxebizitzen ondoan.

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu duenez Salburua inguruan, eraikitzen ari diren tokiaren inguruan hain zuzen ere, txaboletan bizi direnak eta kontrolatu gabeko zabortegiak daude. Malentxo Arruabarrena eta Beatriz Artolazabal zinegotzi jeltzaleek adierazi dutenez, zabor artean bizi diren pertsonen baldintzak onartezinak dira. Beraz, Alderdi Popularrari berehala konponbidea aurkitzea eskatu diote.

BERRIA

2006/06/07

Gerenabarrenak uste du PPren jarrera "barkaezina" dela eta esan du “aurrera egin behar dela, ondorioak edozein direla ere”

 

EAJren Araba Buru Batzarreko lehendakaria den Iñaki Gerenabarrenak uste du PPk bakea eta normalizazio politikoa lortzeko prozesuan izan duen jarrera “barkaezina” dela eta gaineratu du "aurrera egin behar dela, ondorioak edozein direla ere”, Mariano Rajoyren taldeak duen jarrera kontuan hartu gabe; izan ere, atzo Rajoyk PSOEren gobernuarekiko harremanak hautsiko dituela adierazi zuen.

BERRIA

2006/06/07

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du are gehiago atzeratu dela Ibaiondoko Gizarte Etxea egiteko lanen kontratazioa

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du orain ere ez dela bete Ibaiondoko Gizarte Etxeko lanak lehiaketara iragartzeko jarritako epea. Talde jeltzaleak gai honen inguruan egindako galderari erantzunez, Hirigintzako zinegotziak orain dela bi hilabete adierazi zuen gobernu-taldeak lanen lehen fasea maiatzaren hasieran eskaintzea pentsatu zuela. Egun, oraindik ez da konpromiso hori bete eta, beraz, lanen hasiera datorren urteko udara arte atzeratuko da behin betiko.