Berriak
BERRIA
2008/10/10
EAJ Udal alderdiak Gasteizen erkidegoaren aldeko prestazioak bultzatzeko eskaera egin du
EAJ alderdiak Gasteizeko udaletxean gobernu-taldeari Erkidegoaren Aldeko Prestazioen Programarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa betetzeko eskaera egin dio, delituak edo faltak egiten dituzten adingabeei eta gazteei zuzenduta.
BERRIA
2008/10/09
EAJren Gasteizko Udal Taldeak bigarren Immigrazio Plana abian jartzeko eskatu dio Udalari
Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldeak Immigraziorako Bigarren Toki Plana “albait arinen” abiarazteko eskatu dio gobernu taldeari, 2005ean hasi zen bi urteko lehen plana joan den maiatzean amaitu ondorik.
BERRIA
2008/10/07
Gasteizko EAJren udal-taldeak etorkizunean udal lan-eskaintza publikoetan gaztelerazko proba kentzea eskatu du
Gasteizko EAJren udal–taldeak eskatu du udalak etorkizunean egingo dituen lan-eskaintza publikoko deialdietatik gaztelerazko ezagutzak baloratzeko proba behin betiko kentzea Eta halaxe jakinaraziko diote gobernu-taldeari bihar, hilak 7, egingo duten Futnzio Publikoko batzordean.
BERRIA
2008/10/03
EAJren Gasteizko Udal Taldeak erabilitako pilak birziklatzeko puntu gehiago eskatu ditu auzo berrietan
EAJren Gasteizko Udaleko Udal Taldeak udalari eskatu dio Salburua eta Zabalgana auzoetako biztanleei erabilitako pilak uzteko leku gehiago ipintzeko. Pilak biltzeko lekuak ez dira nahikoak gaur egun, dagoeneko 11.000 biztanletik gora dituzten auzo hauetan.
BERRIA
2008/09/28
Ibarretxe: "Geure esku dago etorkizuna"
Juan José Ibarretxe lehendakariak Alderdi Egunean adierazi duenez, "Zapaterok ez du gurekin hitz egin nahi baina ETArekin bai. Hauek ez dira fidagarriak. Ez nerekin ezta ere euskal erakundeekin ez dute elkarrizketa prozesu bat zabaldu nahi. Gurekin ez, baina ETArekin bai. Tenemos que denunciar esto".
BERRIA
2008/09/28
Urkullu: "EAJ euskal gizartearen zerbitzuan dagoen tresna gara"
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakarik adierazi duenez, "Euzko Alderdi Jeltzaleak beti izan ditu antolamendu eta erakunde sendoak. Euskal gizartearen zerbitzuan dagoen tresna gara, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean".
BERRIA
2008/09/28
Urkullu: "Gure etorkizuna guk idatzi behar dugu eta ez dugu beste inoren eskuetan utzi behar"
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den Iñigo Urkulluk,jendez gainezka izan den Alderdi Egunean adierazi duenez, "askotan esan dugun bezala, herrien geroa ez da bere kabuz eraikitzen; ez da per se idazten. Norbaitek idatzi behar du. Horregatik, gure etorkizuna guk idatzi behar dugu, burujabetzaz, burujabetza askeaz, eta ez dugu beste inoren eskuetan utzi behar. Euskadi benetako nazioa da, eta onartu egin behar zaizkio dagozkion eskubide politikoak. Gure lana, Euzko Alderdi Jeltzalearen lana, eraiki nahi dugun Euskadi egia bihurtzea da. Beraz, gaurtik aurrerako beste lan bat!".
BERRIA
2008/09/25
EAJren Gasteizko udal taldeak Ibaiondoko txaletetako jabeek ordaindu duten dirua berreskuratzeko exijitu dio alkateari
EAJren Gasteizko udaleko taldeak hurrengo Osoko Bilkuran aztertzeko mozio bat aurkeztu du. Mozio horretan Ibaiondoko etxebizitza bioklimatikoen jabeek ordaindu dituzten zenbatekoak kasuan kasu arduradunak direnei erreklamatzeko beharrezko jarduketak egiteko exijitu dio gobernu taldeari. Ogasuneko zinegotzi eskuordearen oraintsuko ebazpen bati esker behinola enpresa eraikitzaileak etxebizitza horien adjudikaziodunei eskatu zien gainkostua udalaren kutxen pentzudan aurreratzeko aukera egon da. Konpentsaziozko neurri horren ondorioz guztira gutxi gorabehera 1.300.000 euro ordaindu behar izan dira.
BERRIA
2008/09/19
EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek Euskadin bakeari eta normalkuntza politikoari buruzko herri kontsulta egitearen aldeko agiria plazaratu dute
Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdi politikoek hurrengo hilabeteetan Europako eta nazioarteko erakundeetan Euskadin bakeari eta normalkuntza politikoari buruzko herri kontsulta egitearen aldeko ekimenak babesteko agiria jarriko dute herritarren esku gaurtik aurrera. Lau alderdi politikoek adostutako agiriarekin bat egin nahi duten herritarrek alderdien webguneetara jo dezakete (www.eaj-pnv.eu) baita hurrengo atarira ere: www.kontsulta.eu. (gaurko arratsaldetik aurrera erabilgarri izango da)
(Dokumentuarekiko atxikimendua)
BERRIA
2008/07/30
Gasteizko EAJren udal taldea pozik dago alde zaharreko lonja batean bizikleten aparkalekua jarriko dutelako
EAJren Gasteizko udal taldeak bere poza agertu du, epe laburrean alde zaharreko lonja bat bizikleten aparkaleku gisa egokituko dutelako. Udaleko bozeramaile jeltzale Mikel Martínezek nabarmendu du aparkaleku berriari esker, «lokal huts bat berreskuratzeaz gain, mugikortasun iraunkorraren aldeko aurrerapausoa» emango dutela.
BERRIA
2008/07/15
Gasteizko EAJren Udal Taldeak erakundeen aldetiko erabakiak eskatu ditu, Mugikortasun Iraunkorreko Plana azkartzeko
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak eskatu egin du Mugikortasun Iraunkorreko Planaren fase garrantzitsuari ekiteko, eta presa handieneko eta adostuta dauden zatiak lantaldeetara eramatea proposatu du, alderdi teknikoaren nahiz udal taldeen euren ordezkaritzarekin.
BERRIA
2008/07/07
Gasteizko Udalaren EAJ taldeak Amelia Baldeón proposatu du hiriko urrezko domina jasotzeko
Gasteizko Udalaren EAJ taldeak hiriaren aurtengo urrezko domina Arabako Arkeologia Museoko zuzendaria den Amelia Baldeónek jasotzea proposatu du. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziatura amaitu ostean, arkeologiaren aldeko hautua egin zuen Amelia Baldeónek, argi baitzuen arkeologia ikerkuntzari eskaini nahi ziola bere bizitza. Azkenean lortu du bere helburua eta, ez hori bakarrik; nazioarteko garrantzia eskuratu duten hainbat lanetan ere parte hartu du.