Berriak

EBB

2018/10/29

Kontuak adosteko borondatea adierazi dio EAJ-PNVk EH Bilduri, baina bere proposamena bideratzea eskatu dio “aurrekontuetan sartu ahal izateko”

Andoni Ortuzar, Joseba Aurrekoetxea eta Josune Gorospe gaur goizean batzartu dira Sabin Etxean Analdo Otegik, Maddalen Iriartek eta Nerea Kortajarenak osatu duten EH Bilduren ordezkaritzarekin

Kongresua

2018/10/26

AENAk EAJ-PNVri jakinarazi dio abian dagoela Forondan 24 orduko zerbitzua ezartzeko prozedura

Aitor Estebanek eta Pilar García de Salazar Arabako Ahaldun Nagusiordeak AENAko ordezkariekin izan duten bileran egiaztatu dute “aurrerapen esanguratsuak” eman direla Arabako aireportuari dagokionez aurrekontuaren inguruan adostutako akordioaren betepen mailan

Eusko Jaurlaritza

2018/10/26

EAJ-PNV alderdi bozkatuena izango litzateke hiru lurralde historikoetan 2019ko maiatzeko foru hauteskundeetan

Alderdi jeltzaleak modu argian irabaziko luke Bilbon eta Donostian, eta igoera nabarmena izango luke Vitoria-Gasteizen, PP harrapatzeraino

LAUDIO

2018/10/25

Laudion familia harrerara hurbiltzeko hitzaldi bat izango da datorren astelehenean

Joan den udaberrian informazio hitzaldiak eman ondoren Guardia-Arabako Errioxako eta Arabako Lautadako kuadrilletan, datorren astelehenean, hilak 29, Gasteiztik kanpo egingo den familia harrerari buruzko beste topaketa bat egongo da. Zehazki, beste hitzaldi hau Aiarako Kuadrillan izango da, Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan (Lamuza parkea), 17:30etik 19:00etara.

Arabako Foru Aldundia

2018/10/25

“Fresarabak erakutsi du Araban ere badagoela modua aitzindari izateko nekazaritzan”

Ramiro González Arabako diputatu nagusia Antezanara joan da gaur goizean, han baitago Fresaraba enpresa, Araban laborantza horretan –ez beste ezertan– jarduten den bakarra.

Arabako Foru Aldundia

2018/10/25

Euskal erakundeek basogintzaren sektoreari emandako babesa berretsi dute eta pinuen gaitzari aurre egiteko plan bat jarri dute abian

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak «Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia» diseinatu dute. Hiru esparrutan jardungo dute, horrela: gaitzari eta horrek hiru lurraldeetako baso eremuetan eragiten dituen kalteei buruzko ezagutza sortzen, gaitzari aurre egiteko neurriak zehazten, eta sektorea berreskuratzen Plan bizi bat izango da, eta, beraz, egoerak unean-unean izango duen garapenaren araberako beharretara egokitu ahal izango da. 2017ko urritik hona arlo honetan egin den lanaren emaitza da

Arabako Foru Aldundia

2018/10/25

Arabako Foru Aldundiak eta Caritasek lankidetza berritu dute gizarteratze programetarako

Marian Olabarrieta foru diputatua gizarte erakunde horren lanean hasi aurreko eta lanerako prestakuntzako lantegietan izan da, zeinak lan mundurako lehen hurbilketa baitira gizartetik baztertuta bizi diren pertsonentzat

Arabako Foru Aldundia

2018/10/24

Arabako Ogasunak argitaratu du dagoeneko inprimakia, 2013. urteaz geroztik amatasun baimena hartu zuten arabarrei PFEZ itzultzeko

Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak argitaratu du dagoeneko 2013. urteaz geroztik amatasun baimena eskatu duten arabarrei PFEZ itzultzeko inprimakia. “Gure zergadunen segurtasun juridikoa lehenetsi dugu eta ahalegin berezia egin dugu kudeaketa ahalik eta errezena eta azkarrena izan dadin”, azaldu du Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak, José Luis Cimianok.

GASTEIZ

2018/10/23

Zakatumbak eta Merkatuartek indarrak batuko dituzte, Domu Santuen egunaren bezperetan Zaramaga musika, arte eta jarduerez betetzeko

Zakatumba jaialdiak eta Gasteiz Onek sustatutako Merkatuarte ekimenak indarrak batuko dituzte aste honetatik azaroaren hasierara arte, Zaramaga kontzertuz, kultur eta arte jarduerez eta heriotzaren kulturari buruzko jaialdiaren proposamen bitxiez betetzeko, Domu Santuen egunaren bezperetan.

Eusko Jaurlaritza

2018/10/23

Berdintasunarekin hartua duten konpromisoan aurrerapauso gehiago eskatu dizkie Lehendakariak euskal gizonei

Deialdi bat egin du Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Euskal Gizonen Eskutitza sinatu zeneko hamargarren urteurrenean “Gizonok esan eta Egin” kanpaina aurkeztu da ekitaldian, gizonek hartuak dituzten konpromiso zehatzak erakusteko aplikazio informatiko batean oinarritua Hamar urteotan Emakunderen Gizonduz programa erreferente bilakatu da baita EAEtik kanpo ere gizonekin egindako lanari dagokionez

Arabako Foru Aldundia

2018/10/23

Baserria Km0 kooperatibak eta Basoa fundazioak elkar hartu dute ‘Arbol bat babestu‘ proiektu solidarioa abian jartzeko, zeinaren bidez zuhaitzak landatuko baitira

Baserria km0 kooperatibak, zeinak 300 baserritar baino gehiago biltzen baititu, hitzarmena izenpetu du gaur BASOA fundazioarekin, zuhaitzak landatzeko proiektu solidario bat abian jartzeko. Ekintza horren bidez, harri koskortxo bat ekarri nahi da klima aldaketaren aurkako borrokara, eta atmosferako CO2 isuri maila beheratzen lagundu.

Araba

2018/10/20