Berriak
Araba
2018/10/07
Artolazabal: “minbizia ikertzeko eta tratatzeko lanaz gainera, paziente eta familiei laguntzeko gizarte-jarduera ere aintzat hartu behar da”
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, minbiziaren aurkako elkarteak Vitoria-Gasteizen bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko antolatu dituen martxan eta ekitaldietan parte hartu du. “Minbizia ikertzeko eta tratatzeko lanaz gainera, paziente eta familiei laguntzeko gizarte-jarduera ere aintzat hartu behar da”, esan du.
BERRIA
2018/10/05
“Gonzalez eta Urtaran buru belarri arituko dira aurrekontuak onartzera begira”
José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak uste du, hauteskunde aurreko aldian ere, aukerak egon badaudela arabarren eta gasteiztarren bizitza kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatzen lagunduko duten jarrerak hurbiltzeko
Arabako Foru Aldundia
2018/10/04
F2p campus, munduko free-to-play bideo-jokoen lehen campus azeleratzailea, gaur amaituko da gasteizen
Parte hartu duten 6 taldeetako bik adierazi dutenez, egoitza Araban kokatu eta proiektua Euskadin garatzen jarraitu nahi lukete Azken 3 hilabeteetan, sektoreko nazioarteko aditu nagusietako hogeik bisitatu dute campusa, “Candy Crush”, “Assasins´ Creed” eta ospe handiko beste bideo-joko batzuen egileek, besteak veste Aurreikuspenen arabera Espainian soilik bideo-jokoen sektoreak aurten 925 milioi euro fakturatuko ditu, eta 2020an 1.440 milioira ere iritsi liteke. Gaur egun, Estatuan erregistratutako 450 estudioek 10.400 pertsonari baino gehiagori ematen diete lana, zuzenean edo zeharka Itxiera-ekitaldiak mahai-inguru bat ere hartu du, non agerian jarri den bideo-jokoaren industria kokatzen den lurraldeetan aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko aukerak handiagotu egiten direla
Arabako Foru Aldundia
2018/10/01
Arabako 69 herrik badute dagoeneko banda zabala, Araba Konektada-ri esker
“2019. urtearen amaierarako, Arabako biztanlegune guztiek banda zabalerako sarbidea izango dute; lehen lurraldea izango gara Estatuan, eta lehenengotakoa Europan”, adierazi du diputatu nagusiak
EBB
2018/09/30
Ortuzarrek Sánchezen gobernuari exijitu dio hartutako konpromisoak betetzea: “Denborak aurrera darrai eta pazientzia gero eta txikiagoa da”
Jendez gainezka eta jai giroan egin den Alderdi Egunean, EBBko presidenteak eta Urkullu Lehendakariak Estatus Berriaren inguruko akordioa are zabalago egiteko prest daudela adierazi dute, baina EAJ-PNVren printzipioei edo euskal hiritargoaren gehiengoaren borondateari uko egin gabe
Araba
2018/09/27
Trenbide larraina bultzatzeko erabakia eta Bilboko portuarekiko elkarlana direla medio, hazi egin da Arasur, eta, hala, indartu egin da Araba lurralde logistiko gisa
Horixe izan da gaur goizean Ramiro González Arabako diputatu nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko Logistika Intermodalaren X. Foroa inauguratzeko ekitaldian igorri duen mezuetako bat, Gasteizen ari baita biltzen foro hori.
GASTEIZ
2018/09/27
‘Birziklapenean jaioak gara’ kanpaina Gasteiza iritsi da hondakinen arloko Europako helburuak bete daitezen
Araban 136.000 tona inguru hiri-hondakin sortzen dira, eta horietatik 51.000 beira, paper eta ontzi arinei dagozkie
Arabako Foru Aldundia
2018/09/27
Lazarraga Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak
Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa azaroaren 8an egingo da Artium museoan eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 18an amaitzen da.
GASTEIZ
2018/09/18
Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua indartu du TUVISAk, Vectiaren bost autobus hibrido berri eskuratuz
“Autobusen % 38 berrituko dugu agintaldia honetan”, nabarmendu du alkateak. Autobus hibridoaren modelo berria aurkeztu du gaur goizean TUVISA Udalaren garraio-agentziak katedral berriaren eta Florida parkearen aurrean. Hurrengo egunetan hasiko dira autobus horiek zerbitzua ematen, 4, 6 eta 8 lineatan
BILAR
2018/09/16
Lehendakaria Arabar Errioxako Mahats Bilketaren Festara joan da
Iñigo Urkullu Lehendakaria Arabar Errioxako Mahats Bilketaren Festan izan da gaur goizean. Ospakizuna Bilaran izan da aurten.
Europako Legebiltzarra
2018/09/13
Vitoria-Gasteiz mugikortasun alorrean toki mailan berritzeko eredu gisa aurkeztu du Izaskun Bilbaok Europan
Izaskun Bilbao Barandika EAJ-PNVko Eurodiputatuak Estrasburgoko parlamentuan aurkeztu du Vitoria-Gasteiz mugikortasun alorrean berritzeko laborategi iraunkor bihurtzeko proiektua, Europako Batasunean pertsonak eta merkantziak garraiatzeko sistemak toki esparrutik iraunkorrago eta jasangarriago egiteko jarduera eta programetarako eredu gisa
EBB
2018/09/11
Ortuzar Diadan: “Errepresiotik eta judizializaziotik ez da etorriko Kataluniako gatazkak behar duen konponbidea: ezinbesteko gertatzen dira hizki handiz idatzitako politika eta baldintzarik gabeko elkarrizketa”
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Bartzelonatik, elkartasunezko mezua bidali die procés-agatik “espetxe zigorra sufritzen ari diren edo beren herria utzi behar izan duten pertsona guztiei”