Berriak

ABB

2017/03/22

Susok nahi den Alfonso Alonsoren jarrera-aldaketa Araba eta Gasteizera heltzeko eskatu du, “ezetza ezetzaren truke” baliatzen baitu bertan

Araba Buru Batzarreko presidentearen iritziz, PPk uste du boto-biltegia daukala gizarte-laguntzen alorrean, eta demagogia ustiatzen jarraituko du egiaztatuta badago ere iruzurrak ez duela % 1a gainditzen

ABB

2016/06/21

Urkulluk Koroatze auzoan burututako birsorkuntza lanak ekarri ditu gogora EAJ-PNVk Euskadin proposatzen duen “auzoz auzozko” eraikuntzaren adibide gisa

Lehendakaria Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin eta Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardarekin batera izan da EAJ-PNVk gaur Gasteizen egin duen ekitaldi politikoan, zeinetan “garapen gizatiar, sozial ekonomiko eta iraunkorrerako eredua”, aldarrikatu duen.

ABB

2016/06/15

Legardak eta Otaolak "nekazal politikak hurbilen dauden erakundeen eskuduntza izatea" aldezten dute "Gobernu zentralisten esku sartzerik gabe"

EAJ-PNVren Arabako zerrendaburuek esan dute nekazal sektorea "estrategikoa" eta "ezinbestekoa" dela "arabar gizartearen garapen harmoniko eta iraunkorra lortuko badugu" eta sektorea "gazteentzat erakargarri egitea" aldarrikatu dute.

ABB

2016/03/08

GIZONEN ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUN ERAGINKORRA, BENETAKOA ETA NORMALDUA LORTZE ALDERA ARABAKO EAJ-K DUEN KONPRIMISOA AZPIMARRATU DU SUSO-K.

Araba Buru Batzarreko presidente den José Antonio Susok, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, EAJk gaur goizean antolatutako lan-jardunaldian parte hartu du.

ABB

2016/03/01

ABBak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoari onespena berretsi dio bere 40. urteurrenaren ospakizunean

Araba Buru Batzarreko Idazkaria den Jone Berriozabalak eta beste ordezkari jeltzaleek errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu dute saharar herriari babesa emateko eta ospakizun-ekitaldi horretan parte hartzeko.

ABB

2016/02/18

ARABAKO FORU ALDUNDIAK MILIOI ERDI EUROTIK GORA INBERTITUTKO DU ARAMAIOKO GUREIA AUZOAN, BERTAKO OINARRIZKO OINEGITURAK BERRIZTATZEKO

Aramaioko EAJaren udal taldeak proposatuta, Arabako Foru Aldundiak 543.700 euroko laguntza onartu berri du. Laguntza hori Gureia auzoko kaleen zoladura, argiteria, argi-indarraren eta telefonearen lurperatzea, eta euri-uren saneamenduari zuzenduta egongo da. Goian aipaturiko laguntza Andundiak aurretiaz emandako beste bi hauei gehitu behar zaio: Ibarrako ur-depositu berriaren eraiketa eta Aramaion edateko uraren hornidura-sistemaren oinarrizko sarea hobetzeko ikerketa. Ez da bederatzi hilabete igaro eta Ramiro González buru duen Aldundiak ia bederatziehun mila euro jarri ditu Aramaioko oinegituretarako. EAJk Aramaion duen udal taldeak atsegin handiz ikusi du azken hauteskundeetan herritarrei egin zien hauteskunde-programa ederki asko gauzatzen ari dela.

ABB

2016/01/27

Araba Buru Batzarreko lehen bilera

José Antonio Susok eta beste 14 burukidek osatzen dute Araba Buru Batzar berria eta gaur bertan egin dute bere lehengo bilera.

ABB

2016/01/23

JOSE ANTONIO SUSO: “ARABAN EAJ-PNV-REN LIDERGOA SENDOTU ETA HEDATZEKO LAN EGINGO DUT”.

Arabako EAJ-PNVk gaur goizean aukeratu du datozen lau urteetarako herrialde buru batzarra. Jose Antonio Suso izango da 15 pertsonek osatzen duten Araba Buru Batzarraren burua

ABB

2015/11/21

Mikel Legardak EAJ-PNVk Arabaren interesen alde egiten duen lanarekin segitu nahi du erakundeen artean koordinatutako ekintzaren bidez

Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteiz-Vitoriako alkatea eta Pedro Elosegi, Arabako Batzar Nagusietako Presidentea ondoan izan dituela, Diputatuen Kongresurako hautagaiak esan du EAJ-PNV dela "Madrilera Arabaren eta Euskadiren ahotsa eramateko bermea"

LAUDIO

2015/11/08

GASTEIZ

2015/11/05

ZABALIK DAGO ARABAKO EAJ-REN HAUTESKUNDE-BULEGOA

Araba Buru Batzarraren presidente den Xabier Agirre lagun zutela, Kongresurako eta Senaturako hautagaiak diren Mikel Legardak eta Almudena Otaolak EAJren hauteskunde-bulegoa zabaldu zuten . Abenduaren 20ra arte irekita egongo den bulego horretan, besteak beste, posta bidezko botoaren tramitazioa burutzen lagunduko zaie herritarrei.

ABB

2015/09/10

Arabako Herrialde Batzarrak EAJ-PNVk hurrengo hauteskunde nagusietan aurkeztuko dituen hautagaiak izendatu ditu

Hiru herrialdeetan hauteskunde-zerrendak aukeratu ostean, EBBk zerrenda bateratua landuko du eta datorren ostiralean egingo den Aberri Batzarrean aurkeztuko du, batzarkideek bozka dezaten

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU