Berriak
Eusko Jaurlaritza
2019/01/22
Beatriz Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean “euskal gizartearen kohesiorako Gizarte Zerbitzuen Legeak duen balioa” nabarmendu du
Onespenaren X. urteurrena; “Gizarte Zerbitzuen Legea lorpen kolektiboa da, eta haren alderdi nagusiak zabaltzea ekarri du: Zerbitzu Zorroa, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Mapa”.
Europako Legebiltzarra
2019/01/22
Pablo Ibarren auziaren jarraipena egitera animatu du Europako Batzordea Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak
Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak ekimen bat aurkeztu du gaur goizean Europako Batzordean, zeinen bidez Bruselari eskatzen dio Pablo Ibarren kontra egiten ari den auziaren jarraipena egitera, heriotza zigorrera kondenatua izan daitekeela kontuan hartuta
Arabako Foru Aldundia
2019/01/22
GOFEk beste EPE bat deitu du, eta ezintasuna dutenen begiraleen, gizarte laneko eta psikologiako 77 plaza eskainiko dira
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2018ko enplegu publikoaren eskaintzako lehenengo probak datorren urtearen amaieran egingo dira. Agintaldi honetan deitutako hiru EPEen artean, guztira, 344 plaza eskainiko dira, eta foru erakundeko aldi baterako langileen tasa % 35etik % 12ra murriztuko da.
GASTEIZ
2019/01/21
2019ko Araba Ekinean programak urte osoan antolatuko ditu ekintzailetza sustatzeko
'Zure ideiak balio du' lehiaketaren 15. edizioan zortzi kategoriatan emango dira sariak: ideiak, iraunkortasuna, merkataritza eta turismoa, nekazaritzako elikagaiak, industria, zerbitzuak, eta bi sari berezi.
GASTEIZ
2019/01/18
Gasteizek iragan historikoa, helmuga iraunkor gisa duen esperientzia eta 2019ko ekitaldi-agenda erakutsiko ditu FITUR azokan
Feria horretan Arabako Pastelgile Elkarteak txokolatez egindako saskibaloiko baloiak banatuko dira, orotara 10 kilo.
GASTEIZ
2019/01/17
Argi berdea Vitoria-Gasteizen abiadura handiko linea lur azpian sartzeari
Lur azpitik joango den tarteak 3.610 metroko luzapena izango du Pedro Asua kalearen eta Salburuako Bulebarraren artean, eta gainazalean 90.000 metro karratuko azalera utziko du libre hiri erabileretarako Geltoki berria egungo eraikinaren moldaketa izango da; bolumen osagarria gehituko zaio eta lur azpiko bi solairu izango ditu
GASTEIZ
2019/01/16
Gasteizek harro erakutsiko du lehen mailako ekitaldien agenda 2019an zehar
Horrekin lotutako bideo bat landu da hiria promozionatzeko, zeinaren aurkezpenean alkateak eta hainbat ekitalditako ordezkariek (Ironman, Michelin, Magialdia, Martin Fiz, Ardoaren Ibilbidea, Araski, Jazzaldia, FesTVal, Azkena Rock, Baskonia) parte hartu baitute.
Arabako Foru Aldundia
2019/01/15
Arabako ur partzuergorik handiena jaio da, 74 toki erakunde atxikita
Arabako Mendialdeko, Añanako, Gorbeialdeko eta Lautadako guztira 64 administrazio batzarrek eta 9 udalek, bai eta Arabako Foru Aldundiak ere, indarrak batu dituzte partzuergo berrian, zeinari esker denek batera eta modu eraginkor eta jasangarriagoan kudeatu ahal izango baitute uraren ziklo osoa. Arabako Ur Partzuergo berriak gaur arratsaldean ekin dio bideari, kudeaketa eredu berri horri hasiera eman dion bileran.
Arabako Foru Aldundia
2019/01/14
Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriz ere Gasteizek, eta sei film eskainiko dira Artiumen
FICMA-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren erakustaldia hartuko du berriro ere Gasteizek.
Arabako Foru Aldundia
2019/01/14
Aldundiak Mendialdeko despopulazioa geldiarazteko 11 jarduera jarri ditu abian
Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak ‘Mendialdea Biziberritzen‘ proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu horrekin, eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako oinarriak finkatu nahi dira.
ABB
2019/01/14
Forondako aireportuarentzat eta AHT-rentzat Estatuaren inplikazio handiagoa eskatu du José Antonio Susok
Araba Buru Batzarreko presidenteak azaldu du EAJ-PNV Sánchezen gobernuaren egonkortasuna ahalbidetzeko prest dagoela, bere aurrekontuetan jeltzaleen eskariak jasotzen badira
GASTEIZ
2019/01/10
Gasteizko eraztun berdea eta Jundiz eta Krispiña lotzen dituen Zadorraren ibilbide berdearen tarte berria bukatu da
Esku hartze horri esker, gainera, lurrazal andeatu zaharrak itxuraberritu ahal izan dira ingurumen aldetik. -Txirrindulariek eta oinezkoek Natura 2000 Sareko natura gune den Zadorra ibaiaren ertzetatik doan kilometro eta erdiko ibilbide hori egin dezakete hemendik aurrera. Esku hartze horri esker, gainera, lurrazal andeatu zaharrak itxuraberritu ahal izan dira ingurumen aldetik. – Proiektuaren bukaeran, Zadorraren ibilbide berdeari esker Gasteiz eta Iruña Oka lotuko dira bizikletaz egiteko 16,2 kilometroko tartean